Txipa-belar
Labiatuen familiako landare belarkara. Ibai, zingira, putzu eta, oro har, urez estalitako lekuen ertzetan hazten den menda da
Txipa-belarra[1] (Mentha aquatica L.) Europa osoan zehar, oso iparraldean dauden lekuetan izan ezik, hedatzen den Mentha generoko landarea da. 90 bat zentimetroko altueraraino hazten da, baina inguruan beste landare batzuk baldin badaude 1,5 metroraino hel daiteke. Menda usain oso argia du. Zurtoina askotan purpura kolorekoa da. Loreak txikiak dira, oso dentsoak, tubularrak eta kolore arrosa edo lila dute. Uztailetik irailera dago loraldian. Intsektuek polinizatzen dituzte, nahiz eta sustraiak moztuta ere birsor daitekeen.
Txipa-belar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Leinua | Mentheae |
Generoa | Mentha |
Espeziea | Mentha aquatica |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]