Txitxardin zuri
Txitxardin zuria (Clavaria fragilis) onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Autore batzuen ustez, Clavaria fragilis, Clavaria vermicularis espeziaren aldaera bat da.[2]
Txitxardin zuri | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Clavariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clavaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clavaria fragilis Holmsk., 1790 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Erabat zuri kolorekoa, zahartuaz soilik puntak horitzen dira apur bat, isolatuta agertzen da, edo estu kimu soilen taldeetan, 10 cm-ko altuerara iritziz. Argala da, liraina, hauskorra, sinplea, adartsua ez, Ramaria generokoekin gertatzen den bezala eta baita Clavulina batzuekin ere, cristata, cinerea etab., kimuak 5 mm-ko diametrokoak dira eta barnehutsak edo fistulosoak.[3]
Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Fragilis epitetoa latinetik dator eta fruituen gorputz hauskorrei egiten die erreferentzia.
Jangarritasuna
aldatuSukaldaritzarako baliorik gabea.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuClavaria fumosa delakoa antzekoa da, baina gris kolorekoa da. Clavaria acuta ere antzekoa da, baina esporengatik bereizten da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, belardi eta larreetan; beti leku ireki eta belartsuetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Australia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 445 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 548 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 432 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..