Txorru arrunta (Chloris chloris), txorru izenaz ere ezaguna, fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoan, iparraldeko Afrikan eta hego-mendebaldeko Asian bizi dena[1].

Txorru arrunta
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaChloris
Espeziea Chloris chloris
Linnaeus, 1758
Sinonimoak
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa2,17 g
Zabalera0,25 m
Kumaldiaren tamaina4,9
Errute denbora14 egun
Arrautza
Cuculus canorus bangsi + Carduelis chloris

Txori kantaria da, txolarrearen tamainakoa, oliba kolorekoa.[2] Hegoetan eta buztanean orbain hori biziak ditu. Emearen koloreak apalagoak dira. 13-15 zentimetro arteko luzera du. Fruitu eta haziak jaten ditu. Moko lodiarekin erraz apurtzen ditu oskolak.

Hegalari bikaina da, 80 km/h-tik gorako abiadurak hartzen ditu eta 150 metrotako altueraraino igotzeko gai da.

Deskribapena

aldatu

Txorru arruntak ondo markatutako ezaugarriak ditu, eta, horri esker, erraz bereiz daiteke bere tamainako gainerako hegaztietatik, 13 eta 14 cm bitarteko neurria du, txori askok duten neurria. Itxura sendoa du, txolarrearena, mokoa lodia, gogorra eta hezur kolorekoa, lumaje berde-oliba kolorekoa du, eta isats eta hegalen ertzetan hori bizia nabarmentzen da, nabariagoa da hegoak zabaltzen dituenean, pausatuta dagoenean baino. Emea antzekoa da, baina tonu motelagoak ditu, berde grisaxkagoa da eta hegaletako eta isatseko orban horiak ez ditu hain zabalak. Gazteak emeen antzekoak dira, baina zati marratuak ditu.

Biologia eta ohiturak

aldatu

Otsailean hasten dira ar batzuk kantuan gero habiak egiteko tokiak izango diren lekuetan, nahiz eta oraindik neguko taldetan elkartuta jarraitu. Gero, martxoaren amaieran, bikoteak sortzen hasten dira, arrak, emearen aurrean eztei-geldialdia egin ondoren, arraren kantuek eta hegaldi bereziek erakarriko dute emea.

Habia normalean, adar baten urkilan egiten du, bat eta sei metro arteko altueran, habia handi samarra, landare zurtoinez goroldioz eta sustraitxoz osatua eta zurtoin finagoekin, zurdekin, artileekin eta sarritan lumekin forratua.

Ikusi da, egiten dituzten bi edo hiru habietatik lehena, hosto iraunkorreko zuhaitzetan kokatzen dutela batez ere, beste habietarako, aldiz, hosto erorkorreko zuhaitzak aukeratzen dituzte maiz.

Habia amaitu ondoren, emeak 4 eta 5 arrautza bitartean erruten ditu, kolore zuri urdinxkakoak eta orban gorrixkak dituztenak, 12 - 15 egunez txitatzen du , arrak parte hartu gabe, eta elikagaiz hornitu besterik ez du egiten. Txorikumeen lehen egunetan, ama habian egoten da, eguraldi txarretik babesten eta beroa ematen, arrak, berriz, ale eta hazi erdi-digerituez osatutako ahi batez elikatzen ditu, berrahoratu ondoren. Elikatzeko modu hau hegazti graniboroen ezaugarri komuna da. Behin gazteak hazita daudenean eta isatseko lehen lumak agertzen zaizkienean, emeari arrak laguntzen dio txikiak elikatzen.

13 edo 15 egun igaro ondoren, habia utziko dute, ondo hegan egiteko gai izan aurretik, belarren artean edo zuhaixkaren batean ezkutatuz, zeinetatik zenbait txio igortzen dituzte eta honek gurasoei erraz aurkitzeko aukera ematen die. Beste hiru astez, gazteak gurasoei lotuta egoten dira, eta horiek janaria ematen diete. Emeak beste errunaldi bat egin behar duenean, arrak bakarrik hartzen du bere gain gazteen tutoretza. Benetako migrazioa dagoenean, Europa erdialdeko txorru arrunta gehienek, bere neguko kuartelak inguruko Mediterraneoko herrialdeetan bilatzen dituzte.

Familiako loturek uda osoan irauten dute, harik eta abuztuaren amaiera aldera neguan zehar bizi ohi den talde alderraiak eratzen diren arte.

Gure herrialdean jaiotako txorru arruntek ezin da esan benetako migrazioak egiten dituztenik, baizik joan-etorri laburrak egiten dituztela eremu babestuagoen edo elikadura-baliabide hobeak dituztenen bila. Badakigu espezie honetako Europa Erdialdeko populazioaren zati batek, migrazio nahiko erregularrak egiten dituztela, neguaren arabera, beti hegoalderantz, nahiz eta hauetako asko ez diren jaioterritik urrun mugitzen.

Banaketa, habitata eta estatusa

aldatu

Txorru arrunta Paleartikoko mendebaldeko zona mediterraneo eta epeletako espeziea da; Afrikako ipar-mendebaldean, Europan eta Asiako mendebaldean hazten da, Turkestaneraino. Europan, iparralderantz Eskandinaviako erdialderaino iristen da. Arrunta Iberiar penintsula osoan.

Euskal Herrian, urte osoan dago presente. Gureak sedentarioak dira eta neguan Europako iparraldetik negualdia pasatzera datozenak gehitzen zaizkie.

Ugaria izan gabe, gure lurralde osoan ondo banatutako espeziea da. Kumeak edozein altueran hazten ditu, laborantza-eremuetako zuhaitz-multzo eta ilaretan, basoen ertzetan eta zuhaizti argietan, izan ere, zuhaitzak edo zuhaixka altuak behar ditu hazteko, eta leku irekiak jateko. Karnabek eta txirriskilek bezala joera antropofiloa erakusten du, askotan parke eta lorategi eta, baratzetan, fruta-arboletan eta etxebizitzetatik gertu dauden beste zuhaitzetan jartzen da bizitzen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. BirdLife International (2004). Chloris chloris. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 178 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

aldatu

Araozko kontuak


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Done 1