Udaiarren kasbah (arabieraz: قصبة الأوداية‎, Qaṣba al-Ūdāya) Rabateko kasbah edo gotorleku militarra da. Bu Regreg ibaiaren bokalean eraiki zuten, Sale hiriaren aurrean.

Udaiarren kasbah
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaRabat-Salé-Kénitra
PrefekturaRabat Prefecture
Hiria Rabat
Koordenatuak34°01′50″N 6°50′08″W / 34.0306°N 6.8356°W / 34.0306; -6.8356
Map
Ondarea

Historia

aldatu

Almohadeek eraiki zuten 1150ean, hiria hartu zutenean almorabideen kasbah eraitsi zutelako. Jauregi eta meskita bat (al-Mahdiyya izenekoa) erantsi zizkioten. Abu Yusuf Yaqub al-Mansur hil zenean eraikina hutsik geratu zen. 1609an, Filipe III.a Espainiakoak moriskoak kanporatu zituenean, 2.000 gotorlekuan geratu ziren. Urte batzuk geroago, morisko hauek bertan Saleko Errepublika ezarri zuten.

XVIII. mendean alauiek eraikina zaharberritu zuten eta baita jauregi bat eraiki ere. 1833an udaiarren tribua matxinatu zen eta Abd al-Rahman ibn Hisham sultanak tribua menderatu zuenean bertan kokatu zuen.

2012an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Rabat Named UNESCO World Heritage Site» Caribbean News Digital 2012-11-23.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES