Umetoki-tronpa
Ugaztun emeetan, umetoki-tronpa, Falopioren tronpa ere deitua Gabriel Fallopio italiar anatomia-ikertzailearen omenez, obulutegiak eta umetokia lotzen dituzten bi hodietako bakoitza da. Hodi hauetan zehar lerratzen da obulua, umetokira iristeko. Emakumeetan, 10-12 bat cm luze izaten da.
Umetoki-tronpa | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Emakumearen ugaltze-aparatua |
Kokapena | pelbiseko barrunbea |
Hona drenatzen du | Lumbar lymph nodes (en) |
Arteria | tubal branches of ovarian artery (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | tuba uterina |
MeSH | eta A13.706.500 A05.360.319.114.373 eta A13.706.500 |
TA | A09.1.02.001 |
FMA | 18245 |
Terminologia anatomikoa |
Muturrak inbutu itxura du eta hatz moduko luzakin batzuk izaten ditu (infundibulua esaten zaie luzakin horiei), obulua hartzeko zeregina dutenak. Fallopioren hodiak ez daude obulutegiari lotuta. Gihar organoak dira, eta paretetan epitelio ziliatua dute. Zilioen higialdiak, gihar-uzkurdurekin batera, umetokirantz bultzatzen du obulua. Obulutegi aldeko hodi muturretik hurbil ernaldu ohi da obulua.
Umetoki-tronpek zeregin garrantzitsua dute ugalketan, eta bertan edozein aldaketa gertatuz gero emakumea antzu gera daiteke. Hodi horiek lotzea jaiotza kontrolatzeko bide bat da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-07-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |