Unabomber
Theodore John "Ted" Kaczynski (Evergreen Park, Illinois, AEB, 1942ko maiatzaren 22a - Federal Medical Center, Durham konderria, Ipar Carolina, 2023ko ekainaren 10a), Unabomber ezizenez ere ezagutua, filosofo, matematikari eta neoluddita estatubatuarra izan zen; Gizarte industrial eta bere etorkizuna idatzian txertaturiko gizarte moderno teknologikoaren analisiak bultzaturik, Freedom Club izengoitiz sinatua. bonba gutunak bidaltzeagatik ezaguna egin zen.
Biografia
aldatuTheodore John Kaczynski Evergreen Parken jaio zen (Illinois (AEB)) 1942ko maiatzaren 22an. Gurasoak poloniar jatorrikoak ziren Theodore Richard Kaczynski eta Wanda Dombek izan zituen.
Txikitatik erakutsi zituen ahalmen akademiko paregabeak. Kaczynski Chicagoko Sherman ikastetxera joan zen lehen mailatik laugarrenera. Gero, Evergreen Park Central ikastetxera joan zen bosgarren mailatik zortzigarren mailara eginez. Bosgarren mailan egindako adimen test baten emaitzetan erakutsitako 167ko adimen-koziente baten ondorioz, seigarren mailara igarotzeko aukera eman zioten eta zazpigarren mailara zuzenean bertaratzea. Kaczynskik dioenez, gertaera horrek betiko markatu zuen bere bizitza. Zaharragoen ikasgelan ez zela bat etortzen nabarmentzen du eta ahozko biolentziaren, txantxa gogorren eta hauen probokazioen subjektu izatea. Txikia zela, Kaczynskik jendearen eta eraikuntzen beldur zen eta beste umeekin jolasten zen beraiekin komunikatu gabe[1].
Evergreen Park Community High Schoolen egin zituen batxilergoko ikasketak. Kaczynskik lan akademiko handia egin zuen, baina bigarren mailako matematikak errazegiak egiten zitzaizkion. Hori dela eta, matematikak zailagoak ziren ikasgela batera igaro zen. Kaczynskik azkartasunez, perfekzioz menderatu zituen bere ikasketak eta, horrela, seigarren gradura igaro zen. Udako eskola baten laguntzarekin, batxilergoko ikasketak ohikoa den baino azkarrago amaitu zituen.
Kaczynski Harvard Unibertsitatean graduatu zen eta Michiganeko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen matematikan. 25 urterekin, Kaliforniako unibertsitatean assistant irakaslea bihurtu zen (doktorearen irakasle laguntzailea), baina, bi urte geroago, postua utzi egin zuen.
1971n, Lincoln, Montanako lurretan zegoen eta urik eta argirik gabeko etxola batera joan zen bizitzera. Bertan ikasi zituen biziraupen teknikak eta buruaskia izaten saiatu zen. 1978tik 1995era, Kaczynskik 16 bonba bidali zituen unibertsitate eta hegaldi lineak bezalako objektibo ezberdinetara, 3 pertsona hilez eta 23 pertsona zaurituz.
1995eko apirilaren 24an, Kaczynskik gutun bat bidali zuen The New York Times egunkarira eta terrorismoa etetea hitz eman zuen baldin eta The New York Times edo The Washington Postek bere manifestua argitaratzen bazuen.
Unabomberrena FBIren historia osoan izan den ikerketa garestienetako bat bilakatu zen. Kaczynskiren identitatea ezagutu baino lehenago, FBIk Unabom ezizena erabiltzen zuen University and Airline Bomber hitzetik datorrena, kasuari buruz hitz egiteko; geroago, komunikabideek Unabomber izena erabiliko zuten bera aipatzeko. FBIren ahaleginak gorabehera, ikerketak ez zuen espero zen emaitza eman. Egia esan, Kaczynskiren anaia izan zen idazkeraren estiloa eta manifestuan adierazitako ideiak ezagutu zituena eta FBIri ezagutarazi ziona.
Heriotza-zigorra saihesteko, Kaczynskik fiskaltzarekin tratu bat egitea lortu zuen, bera errudun zela onartzen zuena eta baldintzapeko askatasuna izateko aukerarik ez zuen biziarteko kartzela-zigorrera zigortua izan zen.
Heziketa sakontzen
aldatuHarvard Unibertsitatean ikasteko plaza bat eskatzea animatu zuten, eta geroago, 1958ko udazkenean, 16 urte besterik ez zituenean, onartua izan zen bere goi mailako ikasketak hasteko. Harvarden zegoen bitartean, Kaczynskik ezaguna den Willard Quin logika irakaslearen klaseak jaso zituen. Quinen klaseko lehena izan zen bukaerako nota %98,8 izaten.
Halaber, hainbat urtetan Henry Murrayk aurrera eramandako nortasunari buruzko ikerketetan hartu zuen parte. Murray doktoreak aurrera eramandako eta CIAk ekonomikoki lagundutako proiektuan parte hartzen zuten ikasleei, Mk Ultra deiturikoan, ikaskideekin filosofiaz eztabaidatu behar zutela esaten zitzaien, baina errealitatean estres froga batean zeuden ezarriak, agindu anonimo baten krisi psikologiko iraunkor eta estresante batean zuen oinarri. Frogan bertan, ikasleak aulki batean lotuak izaten ziren eta beraien erantzun psikologikoak monitorizatzen zituzten elektrodoez konektaturik, fokuak zituen eta bista bikoitzeko ispilua zegoen egongela batean izaten zituzten bitartean. Hori guztia grabatua nahiz filmatua izan zen eta, geroago, amorruzko sentimendu inpotentea gogoaraztea behartzen zitzaien beraien hitzak berresanez. Chasen arabera, Kaczynskiren grabazioak ikerketa hasi zenean emozionalki egonkorra zela iradokitzen dute. Kaczynskiren abokatuek bere ezegonkortasun emozionala eta gorrotoa ikerketan parte hartzean zuen kontrol mentalari esleitzen diote.
Karrera profesionala
aldatu1962an, Kaczynski Harvard Unibertsitatean graduatu zen eta ondoren Michigango Unibertsitatean matrikulatu zen matematikako master bat eta doktoretza bat egiteko. Kaczynskiren berezitasuna analisi konplexuaren adar bat zen Funtzio Geometrikoen Teoria deiturikoa. Bere doktoretza-tesiaren izenburua Boundary Functions zen, eta honekin bere Michiganeko irakasle batek ebatzi ezin zuen buruketa bat urte batean baino azkarrago ebazten zuen, George Piranian, nork geroago Kaczynskiri buruzko iruzkin batzuk egin zituen -Azkarra zela esatea ez da nahikoa-. Maxwell Readek, Kaczynskiren hitzaldien erakundeko kidea zen matematikako irakasle erretiratu batek, zera esan zuen tesiaz:
« | Ziurrenik, herrialde osoan 10 edo 12 pertsonak besterik ez zuten ulertuko edo estimatuko' | » |
1967an, Kaczynskik Michiganeko Unibertsitateko 100$ko Summer B saria irabazi zuen, non bertan bere tesia unibertsitatearen urteko matematikako lan akademiko onena izanda aukeratu zuten. Michiganeko graduatu ikaslea zen bitartean, National Science Foundationeko klaustroan postu bat okupatu zuen eta hiru urtez klaseak eman zizkien lizentziatu gabeko ikasleei. Aldizkari matematikoetan ziren bere berbaldiari buruzko bi artikulu argitaratu zituen eta lau gehiago Michigan utzi ondoren.
1967ko udazkenean, Kaczynskik matematiken assistant profesor postua lortu zuen (doktorearen irakasle laguntzaile) Berkeley Kaliforniako Unibertsiatean. Postu horretan ez zuen asko iraun, Kaczynskik arrazoi garbirik gabe postua utzi egin baitzuen 1969an 26 urte zituenean. Matematiken departamentuaren buruak, J.W Addisonek, "Ez zela espero eta ustekabekoa zela" esan zuen, bestalde, buruordeak tesi paregabearen eta argitaratze sortaren ondorioz "Egun fakultateko kide senior bat izatera iritsi zitekeela" esan zuen.
1969ko udan, Kaczynski Lombard, Illinoiseko bere gurasoen egoitza txikira mugitu zen. Bi urte geroago, Lincoln, Montanaren erdian berak egindako etxola batera joan zen bizitzera. Bertan bizitza xume bat bizi zuen oso diru gutxirekin, argindarrik eta iturriko urik gabe, eta ehizaren eta bilketaren bitartez lortzen zuen elikadura. Kaczynskik noizbehinkako lanak egiten zituen eta laguntza ekonomikoa jaso zuen bere familiaren partetik; horrekin lurrak erosi zituen eta, familiak jakin gabe, lehergailuen kanpainarekin hasi zen. 1978an, denbora motzez bere aitarekin lan egin zuen eta bere anaiarekin goma-aparrezko lantegi batean.
Lehergailuekin atentatuak
aldatuLehen atentatuak
aldatuLehen bonba-gutuna 1978ko maiatzaren bukaeran izan zen eta Northwesterneko Unibertsitatean materialen ingeniaritzako irakaslea zen Buckley Cristiri bidali zion. Chicagoko Illinoiseko Unibertsitateko aparkalekuan aurkitu zuten paketea, Cristen izenarekin eta Cristiri birbidali zioten, baina, Cristek jaso zuenean, letra hura ez zela berea konturatu zen. Susmo txarrak hartuta, Terru Markerri deitu zion, campuseko poliziari; honek ireki zuen paketea eta bat-batean lehertu zen. Zauri larriak ez izan arren, bere ezker eskuak Evanstongo ospitaleko sorospena behar izan zuen kalte handiak jasan baitzituen.
Lehergailua etxetik ekar zitezkeen metalez eginda zegoen. Osagai nagusia tutu edo kainoi formako metalezko hodi bat zen, 25 mm-ko diametroa eta 230 mm-ko luzerakoa. Bonbak kerik gabeko bolbora zeraman eta kanoiaren ertza ixten zuen kaxak eta argizariak egurrean zizelkatuak zeuden.
Normalean, tutu-bonbek burdindegi gehienetan erraz aurki daitezkeen metalezko ertz sartuak izan ohi dituzte. Egurrezko ertzak ez dira hain hauskaitzak hodiaren presioaren kopuru handi bat jasateko orduan eta, horregatik, bonba honek eragindako leherketak ez zituen kalte handiak eragin. Bonban erabilitako eragile primitiboena iltze bat zen eta kaxa ireki orduko, sei pospolo buru pizteko diseinaturiko gomez tenkaturik zegoen. Poxpoloak pizterako orduan, bolboraren sutea gertatuko zen. Hala ere, eragileak pospoloak piztean, hiruk bakarrik hartu zuten su.
Kaczynskik geroago erabiliko zuen teknika eraginkorrago bat bateriak eta filamentu txiki bero bat lantzea izan zen, lehergailuen sutze eraginkor eta azkarrago bat eragiteko xedean.
1978ko gutunen ondoren, hegaldi konpainietako agenteei zuzendutako beste bonba-gutun batzuk jarraitu zuten eta, 1979an, bonba bat ezarri zuen American Airlines Flight 444 hegaldiko ekipaian, Chicagotik Washingtonera zihoan Boeing 727 batean. Bonbatik kea ateratzen hasi zen eta larrialdi lurreratze bat egitea behartu zuen pilotua. Bidaiari askok jasan behar izan zuen sorospena kearen arnasketagatik. Tenporizadorearen akats batek eragin zuen lehergailua ez lehertzea eta, autoritateak esanetan, nahikoa potentzia zuen hegazkina suntsitzeko.
AEBetan hegazkin baten aurka atentatua egitea delitu federala denez, FBI egin zen gertaeraren kargu eta UNABOM izena asmatu zuen (University and Airline Bomber) hori izendatzeko. Era berean, xumea eta profesionaltasun gutxikoa zela ikusita, Junkyard Bomberri deitu zioten lehergailuak egiteko erabilitako materialarengatik (junkyardek txatarreria esan nahi du). 1980an, John Douglas goi ajenteak, FBIko jarreraren analisiaren unitateko agenteekin lanean, terroristaren perfil psikologiko bat erakutsi zuen identifikatu gabe, bertan batazbestekoaren gaineko inteligentzia eta ikasketak dituen gizontzat deskribatzen zitzaiolarik. Geroago profila aldatu zioten terrorista neoludita bezala birdefinituz. Hala ere, 1993an, profil psikologiko hau ere deuseztatu egin zen FBIko analistek lehergailuen arrastoetatik jasotako froga fisikoetan oinarrituz garatutako teoria alternatibo baten ordez. Profil berri honen arabera, susmagarria hegazkinen mekaniko xume bat izan behar zuen derrigorrez. Lerro zuzen bat ezarri zen 1-800-701-BOMB zenbakian ikerketarekin zerikusia zuen edozein dei jasotzeko eta milioi bateko saria Unabomberren atxiloketa ziurtatu zezaken edozein informazio ematen zuenarentzat.
Jarri zituen bonbak
aldatuData | Lekua | Biktimak | Kalteak | |
---|---|---|---|---|
1978ko maiatzaren 25a | Northwestern University, Evanston, Illinois | Terry Marker, unibertsitateko polizia | Ebakiak eta erredurak | |
1979ko maiatzaren 9a | Northwestern University, Evanston, Illinois | John Harris, ikaslea | Ebakiak eta erredurak | |
November 15, 1979ko azaroaren 15a | American Airlines Flight 444 Chicagotik Washingtonera, (hegaldian izan zen eztanda) | 12 bidaiari kaltetu ziren | Ke arnasketa | |
1980ko ekainaren 10a | Lake Forest, Illinois | Percy Wood, United Airlinesen presidentea | Ebakiak eta erredurak gorputz osoan | |
1981eko urriaren 8a | University of Utah, Salt Lake City, Utah | Inor ez, bonba desaktibatu zutelako | Inor ez | |
1982ko maiatzaren 5a | Vanderbilt University, Nashville, Tennessee | Janet Smith, unibertsitateko idazkaria | Erredura larriak eskuetan eta metraila zauriak gorputzean | |
1982ko uztailaren 2a | University of California, Berkeley | Diogenes Angelakos, ingeniaritzako irakaslea | Erredura larriak eta metraila esku eta aurpegian | |
1985eko maiatzaren 15a | University of California, Berkeley | John Hauser, ikaslea | Eskuineko eskuko 4 hatz galdu zituen eta eskuineko besoan arteria ebaki zion. Ikusmen partziala galdu zuen eskuineko begian | |
1985eko ekainaren 13an | The Boeing Company in Auburn, Washington | Inor ez, bonba desaktibatu zutelako | Inor ez | |
1985eko azaroaren 15ean | University of Michigan Ann Arbor | James V. McConnell, psikologiako irakaslea, eta Nicklaus Suino, ikerketa laguntzailea | McConnell: Entzumena galdu zuen aldi baterako; Suino: Erredurak eta metraila zauriak | |
1985eko abenduaren 11 | Sacramento, Kalifornia | Hugh Scrutton, konputagailu-dendaria | Heriotza (lehena) | |
February 20, 1987 | Salt Lake City, Utah | Gary Wright, ordenagailu dendaren jabea | Larriki zaurituta | |
1993ko ekainaren 22a | Tiburon, Kalifornia | Charles Epstein, genetikako arduraduna | Kalte larriak bi tinpanoetan, entzumena galarazi ziotenak eta 3 hatzen zatien galera | |
1993ko ekainaren 24a | Yale University, New Haven, Connecticut | David Gelernter, Konputazio Zientzien irakaslea | Erredura larriak eta metraila zauriak betirako eskuin eskuan eta eskuin begian | |
1994ko abenduaren 10a | North Caldwell, New Jersey | Thomas J. Mosser, marketin exekutiboa | Heriotza (bigarrena) | |
1995eko apirilaren 24a | Sacramento, Kalifornia | Gilbert P. Murray, industriaria | Heriotza (hirugarrena) |
Atxiloketa
aldatu1995ean, Unabomberrek gutun bat bidali zuen The New York Times egunkarira non bertan teknologia berriei buruzko kexak publiko egiten zituen eta artikulu luze bat argitaratzea eskatu zuen bonba gehiago ez bidaltzearen ordez. Hilabete batzuk egon ziren zalantzan bere argitalpenari buruz, ez baitzuten uste eskaria beteta ere bidalketak geldituko zirenik, baina, azkenean, inork identifika zezakeela-eta, argitaratzea erabaki zuten.
Milaka erantzun izan ziren Unabomber ezagutzen zutela esanez eta susmagarri pila izan zituzten, baina Kaczynskiren anaia izan zen ezagutu zuena, anaiaren ohiko esaldi bat irakurri zuenean:
« | Ezin duzu tarta jan eta hori edukitzen jarraitu | » |
Ezin zuen sinetsi anaia hiltzailea izan zitekeenik, baina berak maiz esan ohi zuen esaldia zen; gutunak aztertu ondoren, poliziei ohartarazi zien, baina duda asko zegoen. Susmagarri pila izanda, iturriko urik ere ez zuen batek zailagoa izango zukeen bonba baten fabrikazioa, baina aukera bat izan zitekeela ikusi zuten. Anaiak lagunduta, bizi zen lekua aurkitu zuten eta atxilo hartu. Txabola miatu ziotenean, bere egunerokoan bonben fabrikazioaren deskribapena aurkitu zuten eta ekintzak ondo pentsatuta zeudela ondorioztatu zuten.
Manifestua
aldatuAzkenean, Unabomberrek The New York Timesi eskainitako artikulu luze hura 1995eko irailaren 19an argitaratu zuten, bai The New York Timesen eta baita The Washington Posten ere. Gizarte industriala eta bere etorkizuna izenburua zeraman, nahiz eta Unabomberren manifestua bezala ezagunagoa den[2].
Idatzi honek mundu mailako iraultza batera deitzen du, gizarte modernoaren ondorioen aurka, manifestuan sistema tekno-industriala izendatzen duelarik.
« | Iraultza industrialak eta bere ondorioek hondamendia sortu du gizadiarentzat | » |
Izan ere, bere argudioaren arabera, sistema tekno-industrialak jendea giza jokabidearen nagusitasun naturaletatik geroz eta urrutiago dagoen modu batean jokatzea behartzen du eta honek, manifestuaren arabera, ezkerrismoak ejemplifikatutako nahaste psikologikoak eragiten ditu. Unabomberrek inklinazio naturalak erreprimitzen eta bere jokaerak edo hitz egiteko moduak gizartearen itxaropenen kontrakoak direnean lotsatzen diren pertsona gainsozializatuei egiten die erreferentzia. Ezkertiar batek
« | finkatutako printzipio moral bat hartzen du, berea izango balitz bezala hartzen du eta, orduan, gizarte konbentzionala salatzen du printzipio hori hausteagatik | » |
Berdintasunarekiko printzipio moralak, behartsuei laguntza, bakea edo animaliekiko tratu txarren ukatzeen adibideak jartzen ditu manifestuan. Gizarte industrialak eta bere etorkizunak gizakiaren beharren existentzia (jatorri biologikotik litekeena) aldarrikatzen botere prozesua deritzona esperimentatzea aldarrikatzen du lau elementuz osatuta dago: helburua, ahalegina, helburuaren jarraipena eta autonomia.
Gainera, gizarte primitiboetan prozesu hau teknoindustrialean baino hobeto esperimentatzen direla azpimarratzen du, ezinbesteko helburuak boterearen prozesuan satisfaziorik ematen ez duten helburu artifizialez ordeztuak baitaude.
Unabomberrek gizarte tekno-industrialaren garapenarengatik askatasuna geroz eta mehatxatuago eta mugatuago dagoela argudiatzen du eta, horregatik, horren aurkako iraultzaren beharra defendatzen du[3].
Bizitza presondegian eta bere ideien oihartzuna
aldatuKoloradoko goi segurtasuneko penitentziarian atxilo, Ted Kaczynskik aktibitate epistolar izugarria garatu du eta horren zati handi bat bere manifestuaren ideien inguruan darrai. Bere korrespondentziaren gehiengoa, 400 pertsona baino gehiagokoa, Michigango Unibertsitatean dago gordailaturik (The Labadie Collection) eta, bertan, Kaczynskiren idatzi berriak ere badaude.
Idatzi hauek oinarri, hainbat hizkuntzetan bilduma ezberdinak atera dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz)https://www.youtube.com/watch?v=o96XsGoWwSM
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.sindominio.net/ecotopia/textos/unabomber.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1996/04/08/ultima/828914401_850215.html