Up 2009ko 3D animaziozko estatubatuar filme bat da. Komedia eta drama nahasten dituen film hau Pixar Animation Studios eta Walt Disney Picturesek ekoiztu zuen. Pete Docter izan zen zuzendaria eta Carl Fredricksen (Ed Asner) izeneko agurea eta Russell (Jordan Nagai) izeneko esploratzaile talde bateko kide baten harteko harremana da gai nagusia. Bere etxeari milaka globo jarrita 78 urteko Carlek Hego Amerikara joateko ametsa betetzen du, bere emaztearekin beti amestu zuen bidaia. Filmeak Michael Giacchinoren musika du.

 Up (2009ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaUp
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, film komikoa eta fantasiazko filma
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
Telesailalist of Pixar films (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pete Docter
Bob Peterson

Gidoigilea(k)Pete Docter
Bob Peterson

Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
EkoizleaJonas Rivera
Konpainia ekoizleaPixar
EdizioaKevin Nolting (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Giacchino
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaHego Amerika, Venezuela eta Ameriketako Estatu Batuak
Argumentu nagusiaHegazkintza eta zahartzaroa
Historia
Gertaera nabarmenak2009ko maiatzaren 16a
estreinaldi El Capitan Theatre (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak

pixar.com…
IMDB: tt1049413 Filmaffinity: 777460 Allocine: 130368 Rottentomatoes: m/up Mojo: up Allmovie: v402056 TCM: 736493 Metacritic: movie/up TV.com: movies/up-2009 Netlix: 70103760Edit the value on Wikidata

2009ko maiatzean estrenatu zen eta Canneseko Film Festibala ireki zuen, lehen aldia 3D film batek egiten zuela. Arrakasta handia izan zen, bai publiko zein kritika aldetik, eta hasierako minutuek erakusten duten Carl eta Ellieren bizitzaren laburpenak txalo ugari jaso zituen. Bost nominazio izan zituen Oscar Sarietarako, Filmerik Onenaren kategoria barne. Bigarren aldia izan zen animaziozko filme batek nominazio hori jaso zuela, Beauty and the Beasten ostean.


Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1