Urbión
Urbión[1] (gaztelaniaz: Picos de Urbión) Espainiako Iberiar sistemako mendilerro altuenetako bat da. Errioxako Autonomia Erkidegoa, Soria eta Burgosko probintzien bilgunean zabaltzen da. Ebro eta Dueroko arroak banatzen ditu. Mendebaldera Neila mendilerroa eta ekialdera Cebollera mendilerroa zabaltzen dira. Iparraldera Demandako mendilerroa dago.
Urbión | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Pico Urbión (en) |
Garaiera | 2.228 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°00′30″N 2°51′52″W / 42.0083°N 2.8644°W |
Mendikatea | Iberiar sistema |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Soriako probintzia |
Soriako eskualde | Pinares Comarca |
Udalerria | Duruelo de la Sierra |
Tontorrak
aldatu2.000 metroko mailaren inguruan daude: tontorrik altuena Muela de Urbión (2.228 m) da. Mendi horiek glaziarrek modelatuak dira. Antzinako galaziar horien aztarnak dira Laguna de Urbión eta Laguna Negra de Urbión laku ezagunak.
Duero
aldatuDuero ibaia mendi horietan sortzen da, Duruelo de la Sierrako udalerrian, Soriako ipar-mendebaldean, 2.160 metroko altueran.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).