Uthman
Uthman[1] (arabieraz: عثمان بن عفان, `Uthmān ibn `Affān; c. 576 – 656ko ekainaren 17a) Mahoma islamiar profetaren kideetako bat izan zen. Islamaren hedapenean garrantzitsua izan zen oso, hirugarren kalifa rashidun izan baitzen.
Bizitza
aldatuMekako omeitar leinuan jaio zen. Umar ibn al-Khattab hil zenean, kalifa hautatu zuten, 70 urte zituela. Bere agindupean musulmanek 650ean Fars (egungo Iran), 651n Khorasango eskualde batzuk (egungo Afganistan) eta 640ko hamarkadan Armenia konkistatu zituzten[2]. Lehen ahozko tradizioan zegoen Korana idatziarazi zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 15 or..
- ↑ Ochsenweld, William; Fisher, Sydney Nettleton. (2004). The Middle East: a history. New York: McGraw Hill ISBN 0072442336..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |