Uztailaren 26ko Mugimendua
Uztailaren 26ko Mugimendua (gaztelaniaz: Movimiento 26 de Julio edo M-26-7) Kubako erakunde politiko eta militar bat izan zen, 1953an Fidel Castrok gidatutako talde batek sortua, Fulgencio Batista diktadorea boteretik kentzeko borroka armatuari hasiera emateko Santiagoko armadaren kuartelari eraso ziena. Ideologia nazionalista zuen, José Martíren ideietan oinarritua.
Uztailaren 26ko Mugimendua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | erakunde politikoa | |
Herrialdea | Kuba | |
Ideologia | Sozialismo iraultzailea | |
Kokapen politikoa | ezker politiko | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Fidel Castro | |
Historia | ||
Sorrera | 1955eko ekainaren 12a | |
Ondorengoak | Kubako Alderdi Komunista | |
Desagerpena | 1961 |
Kubako Iraultzan parte hartu zutenen artean talderik garrantzitsuena izan zen. 1956ko amaieran, gerrilla-mugimendu bat antolatu zuen Sierra Maestran, 1958ko abenduaren 31n Fulgencio Batista diktadorearen tropak garaituz amaitu zuena. Boterea hartu ondoren, beste erakunde batzuekin batera, Manuel Urrutia Lleó buru zuen gobernu bat ezarri zuen.
1961eko uztailean, Alderdi Sozialista Popularrarekin eta Directorio Revolucionario Estudiantil edo Martxoaren 13ko Direktorio Iraultzailearekin batera Erakunde Iraultzaile Integratuak (ORI) osatu zituzten alderdietako bat izan zen. 1962ko martxoak 26an desegin zen ideologia komunistakoa zen Kubako Iraultza Sozialistaren Alderdi Batua (PURSC) osatzeko.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |