Uztailaren 3
data
Uztailaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita laugarren eguna da, 185.a bisurteetan. 181 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2006 – Emakumeen aurkako indarkeria Basaurin, 21 urteko neska errumaniar bat erail zuen bere mutil lagun ohiak.
Mundua
aldatu- 987 – Hugues Capet koroatu zuten frankoen errege.
- 1944 – Minskeko ghettoan sartu zen Armada Gorria. Ghettoa naziek sortu zuten, Sobietar Batasuna inbaditu zutenean 1941ean, eta 100.000 judu hartu zituen. Gehienak Holokaustoan hil zituzten.
- 1962 – Aljeriak independentzia aldarrikatu zuen, 132 urteko okupazio kolonial frantsesaren ostean.
- 1988 – Mekara zihoan Iran Air hegazkina misilez jo eta eraitsi zuten AEBek, 290 bidaiari hilez.
- 2001 – Hegazkin istripua Errusiako Irkutsken, Tupolev hegazkin bat pistatik atera eta 145 hildako izan ziren.
- 2006 – Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 43 hildako eta 47 zauritu gertatu ziren.
- 2010 – Gutxienez 220 hildako eta 200 zauritu egon ziren Kongoko Errepublika Demokratikoan kamoi batek eztanda egitean.
- 2022 – Marmolada mendian izotz-jausi handi batek 9 hildako, 7 zauritu eta lau desagertu utzi zituen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1999 – Kinka Usher frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta William H. Macy, Ben Stiller, Hank Azaria eta Geoffrey Rush aktoreek antzeztutako Mystery Men filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2020 – C/2020 F3 (NEOWISE) kometa periheliora iritsi zen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2010 – 97. Frantziako Tourra hasi zen Rotterdamen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1682 – Pedro Ignazio Barrutia, euskal idazlea (h. 1759).
- 1845 – Apolinar Brull, nafar musikagilea, zarzuelatan aditua (h. 1905).
- 1865 – Karmelo Etxegarai, gipuzkoar idazle eta historialaria (h. 1925).
- 1884 – Inocencia Arangoa, gipuzkoar margolaria (h. 1935).
- 1888 – Roberto Maraury, arabar ekonomialari, filologo, afrikanista, abokatu, mediku eta esperantista (h. 1958).
- 1889 – René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia (h. 1979).
- 1920 – Sergio Mendizabal, gipuzkoar aktorea (h. 2005).
- 1929 – José Torrecilla Iturmendi, nafar kazetari, kronikagile eta idazlea (h. 2024).
- 1930 – Angel Aintziburu, nafar idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2019).
- 1933 – Pedro Aurtenetxe, bizkaitar enpresaburu eta Athletic Clubeko presidentea (h. 2016).
- 1934 –
- José Ramón Arteta, bizkaitar musika klasiko konpositorea.
- Espartaco Moscoso, bizkaitar haltera ohia.
- 1945 – Miguel Zestau, Zestau I.a, nafar pilotari ohia.
- 1951 – Pello Salaburu, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia, irakaslea, euskalaria eta idazlea.
- 1956 – Mikel Goikoetxea, Txapela, bizkaitar ETAkidea (1984an GALek eraila).
- 1958 – Juan Antonio Larrañaga, Errealeko futbolari ohia eta kirol esataria.
- 1959 – Esteban Garijo, UPNko nafar politikaria.
- 1960 – Josu Erkoreka, bizkaitar politikaria.
- 1968 – Juan Pedro Belza, arabar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1969 –
- Carlos García Crespo, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria.
- Mari Karmen Garate, gipuzkoar panderojole eta trikitilaria.
- 1972 - Gartzen Telletxea, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – Iñigo García, gipuzkoar atleta ohia.
- 1979 – Philippe Etxegarai, baxenafar errugbilari ohia.
- 1983 – Eneko Barberena, gipuzkoar idazlea.
- 1988 – Jon Urbieta, gipuzkoar abeslari, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1992 –
- Aitor Kortabitarte, bizkaitar futbolaria.
- Alejandro Maestresalas, nafar futbolaria.
- 1995 –
- Jon Bautista, gipuzkoar futbolaria, Balearretan.
- Ander Santamaria, bizkaitar futbolaria.
- Gorka Santamaría, bizkaitar futbolaria.
- 1996 – Jaime Santos Latasa, gipuzkoar xakelaria.
- 1997 – Enara López, bizkaitar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 1423 – Luis XI.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1483).
- 1550 – Jacobus Gallus, esloveniar musikagilea (h. 1591).
- 1576 – Ana Prusiakoa, Prusiako dukesa (h. 1625).
- 1683 – Edward Young, ingeles idazle eta literatura-kritikaria (h. 1765).
- 1728 – Robert Adam, eskoziar arkitekto neoklasiko, etxe barruko eta altzari-diseinugilea (h. 1792).
- 1738 – John Singleton Copley, anglo-estatubatuar margolaria (h. 1815).
- 1767 – Jean-Joseph Dessolles, Frantziako lehen ministroa (h. 1828).
- 1778 – Carl Ludvig Engel, alemaniar arkitektoa (h. 1840).
- 1789 –
- Johann Friedrich Overbeck, alemaniar margolaria (h. 1869).
- Manuel Llauder, kataluniar noble eta militarra (h. 1851).
- 1805 – Jean-Baptiste Nothomb, Belgikako lehen ministroa (h. 1881).
- 1850 – Santu Casanova, korsikar idazlea (h. 1936).
- 1854 – Leoš Janáček, txekiar konposatzailea (h. 1928).
- 1860 – Charlotte Perkins Gilman, estatubatuar feminista, soziologoa, eleberrigilea, poeta eta gizarte erreformarako irakurlea (h. 1935).
- 1862 – Bolesława Lament, poloniar moja (h. 1946).
- 1866 – Ambroise Vollard, frantziar arte-saltzailea eta galerista (h. 1939).
- 1870 – Richard Bedford Bennett, Kanadako lehen ministroa (h. 1947).
- 1871 – William Henry Davies, ingelesez idatzi zuen galestar poeta (h. 1940).
- 1883 – Franz Kafka, txekiar idazlea (h. 1922).
- 1886 –
- Francis Carco, frantziar idazlea (h. 1958).
- Olga Rozanova, errusiar abangoardiako artista (h. 1918).
- Elsie Maud Wakefield, ingeles naturalista, irakasle, mikologo eta fitopatologoa (h. 1972).
- 1888 – Ramón Gómez de la Serna, espainiar idazle, kazetari eta itzultzailea (h. 1963).
- 1897 – Jesse Douglas, estatubatuar matematikaria (h. 1965).
- 1898 – Stefanos Stefanopoulos Greziako lehen ministroa (h. 1982).
- 1906 – George Sanders, britainiar aktorea (h. 1972).
- 1910 – Luis Rodríguez de Miguel, espainiar legelari eta politikaria (h. 1982).
- 1912 – María Ruanova, argentinar dantzari, koreografo, irakasle eta baleteko maistra (h. 1976).
- 1913 – Anders Hald, daniar estatistikaria, estatistikaren historian egindako ikerketengatik ezaguna (h. 2007).
- 1922 – Guillaume Cornelis van Beverloo, Corneille, belgiar margolari eta grabatzailea (h. 2010).
- 1924 –
- Amalia Aguilar, kubatar dantzari, vedette, abeslari, aktore eta umorista (h. 2021).
- Sellapan Ramanathan, Singapurreko presidentea (h. 2016).
- 1926 – Maria Lorenza Barrenetxe, euskal jatorrizko argentinarra, argentinako Lehen Dama (h. 2016).
- 1927 – Ken Russell, ingeles zinema zuzendaria (h. 2011).
- 1928 – Georges-Jean Arnaud, frantziar idazlea (h. 2020).
- 1930 – Carlos Kleiber, alemaniar-austriar orkestra-zuzendaria (h. 2004).
- 1932 – Enrique del Portal, espainiar tenorra eta aktorea , antzerki lirikoan nabarmendu zena (h. 2020).
- 1933 – Carmen Barbarà, kataluniar komikigilea eta ilustratzaiea.
- 1934 – Manfred Bieler, alemaniar idazlea (h. 2002).
- 1935 – Harrison Schmitt, estatubatuar geologo, astronauta eta senatari ohia.
- 1937 – Tom Stoppard, britainiar antzerkigile eta gidoi-idazlea.
- 1940 – Jerzy Buzek, Poloniako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko lehendakaria.
- 1941 – Adoor Gopalakrishnan, indiar zinema-zuzendaria.
- 1942 – Eddy Mitchell, frantziar abeslari eta aktorea.
- 1947 – Rob Rensenbrink, herbeheretar futbolaria (h. 2020).
- 1948 – Marc Okrand, estatubatuar hizkuntzalaria, klingon fikziozko hizkuntzaren asmatzailea.
- 1949 –
- Almudena Domínguez Arranz, arkeologoa da, Antzinaroko arkeologia eta numismatika ondarean aditua.
- Luz Salgado, perutar kazetaria eta politikaria.
- Bo Xilai, txinatar politikaria.
- 1951 – Jean-Claude Duvalier, Baby Doc, Haitiko presidentea (h. 2014).
- 1952 –
- Laura Branigan, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2004).
- Andy Fraser, ingeles baxu jotzailea, Free taldeko kidea (h. 2015).
- 1953 – Nidia Morrell, argentinar astronomoa.
- 1957 – Paloma Pedrero, espainiar aktorea, gidoilaria, zuzendaria, antzerki-egilea eta arte dramatikoko irakaslea.
- 1958 – Ángel Acebes, Alderdi Popularreko espainiar politikaria.
- 1962 –
- Kate Asabuki, japoniar aktorea eta glamour-modeloa.
- Tom Cruise, estatubatuar aktorea eta ekoizlea.
- 1964 –
- Tom Curren, estatubatuar surflaria.
- Joanne Harris, britainiar irakaslea eta idazlea.
- 1965 – Connie Nielsen, daniar aktorea.
- 1966 – Daniel Plaza, kataluniar atleta ohia, ibilketan aditua.
- 1970 –
- Lolita Bosch, kataluniar idazlea.
- Serhiy Honchar, ukrainar txirrindulari ohia.
- 1971 – Julian Assange, australiar kazetaria, Interneteko ekintzailea eta programatzailea, WikiLeaks webguneko buruetako bat.
- 1973 –
- Jorge Andrés Martínez Boero, argentinar motoziklista (h. 2012).
- Patrick Wilson, estatubatuar aktorea.
- 1976 - Laura Vilagra, kataluniar politologoa eta politikaria.
- 1979 –
- Berta Collado, espainiar aurkezlea, kazetaria eta komediantea.
- Ludivine Sagnier, frantziar aktorea.
- 1981 – Inés Arrimadas, kataluniar politikari eta abokatua.
- 1984 –
- Elisabet Benavent, komedia erromantikoko nobelen idazle espainiarra.
- Nicolas Roche, irlandar txirrindularia.
- 1985 – Yulianna Avdeeva, errusiar piano-jotzailea.
- 1987 – Sebastian Vettel, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- 1990 – Fabio Aru, italiar txirrindularia.
- 1991 –
- Silma Lopez, espainiar aktorea.
- Anastasia Pavliutxenkova, errusiar tenislaria.
- 1992 – Nathalia Ramos, espainiar-estatubatuar aktorea.
- 1995 – Heidi Crowter, pertsona desgaituen eskubideen aldeko aktibista ingelesa.
- 1997 – Narumi Miura, japoniar futbolaria.
- 2000 –
- Nacho Castillo, espainiar futbolaria.
- Maria Khoreva, errusiar ballet-dantzaria.
- 2003 – Pablo Marín, espainiar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1782 – Esteban Terreros, bizkaitar filologo eta lexikografoa, Forlìn (j. 1707).
- 1848 – Joaquín Julián Altzaa, gipuzkoar legelari eta militarra (j. 1798).
- 1963 – Jose Tomas Uruñuela, arabar musikagilea, musikologoa eta dantzako maisua (j. 1891).
- 1968 – Concha Catalá, euskal aktorea, Madrilen (j. 1881).
- 1969 – Joaquín Planell, arabar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1891).
- 2012 - Lucia Arrube, Lutxi, Lucina, bizkaitar erraketista (j. 1923).
- 2019 –
- Koldo Agirre, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- Frantxiska Iragorri, gipuzkoar ekintzailea eta abertzalea (j. 1920).
- Txomin Saratxaga, bizkaitar politikari jeltzalea.
- 2021 – Iñaki Larrañaga, gipuzkoar apaiza, soziologoa, soziolinguista eta SIADECO kooperatibaren nahiz Bizi-Hitza Fundazioaren sortzaileetako bat (j. 1933).
- 2022 – Fernando Garcia de Kortazar, euskal historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua, Madrilen (j. 1942).
Mundua
aldatu- 1035 – Roberto I.a Normandiakoa, Normandiako dukea (j. 1000).
- 1503 – Pierre d'Aubusson, Jerusalemgo San Joan Ordenaren 40. Maisu Handia (j. 1423).
- 1642 – Maria Medici, Nafarroako eta Frantziako erregina (j. 1575).
- 1672 – Francis Willughby, britainiar ornitologo eta iktiologoa (j. 1635).
- 1863 – Bele Txiki, mdewakanton leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. c. 1810).
- 1884 – Maren Elisabeth Bang, norvegiar sukaldari eta idazlea (j. 1797).
- 1895 – Leopold Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (j. 1822).
- 1897 – Matilda Hays, ingeles idazlea, itzultzailea, kazetaria, editorea eta aktorea (j. 1820).
- 1903 – Harriet Rebecca Lane, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1830).
- 1904 –
- Édouard Beaupré, Willow Buncheko erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,51 metro garai izatera heldu zen kanadarra (j. 1881).
- Theodor Herzl, austriar-hungariar kazetari, idazle eta sionismoaren sortzailea (j. 1860).
- 1908 – Joel Chandler Harris, estatubatuar kazetari, idazle eta folklorista (j. 1848).
- 1918 – Mehmed V.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1844).
- 1929 – Pascal Dagnan-Bouveret, frantziar margolaria (j. 1852).
- 1933 – Hipólito Yrigoyen, euskal jatorriko argentinar politikaria, Argentinako presidentea (j. 1852).
- 1935 – André Citroën, frantziar ingeniaria eta industrialaria, Citroën automobil fabrikatzailearen sortzailea (j. 1878).
- 1937 – May Sybil Leslie, Marie Curie eta Ernest Rutherfordekin lan egin zuen ingeles kimikaria (j. 1887).
- 1940 – Detlof von Winterfeldt, alemaniar jeneral eta agregatu militarra, Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izateagatik ezaguna (j. 1867).
- 1941 – Friedrich Akel, Estoniako estatuburua (j. 1871).
- 1946 – Edoardo Bianchi, italiar enpresaburu eta asmatzailea, Bianchi bizikletak eta Autobianchi automobilak fabrikatzeko enpresen sortzailea (j. 1865).
- 1951 – Tadeusz Borowski, poloniar kazetari eta idazlea (j. 1922).
- 1959 – Johan Bojer, norvegiar kontalari eta eleberrigilea (j. 1872).
- 1969 – Brian Jones, ingeles musikari eta gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldearen kide sortzailea (j. 1942).
- 1971 – Jim Morrison, estatubatuar idazle eta poeta eta The Doors taldeko abeslaria (j. 1943).
- 1977 – Hugh Le Caine, kanadar fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea (j. 1914).
- 1984 – Raoul Salan, frantziar jenerala (j. 1899).
- 1991 – Ernst Witt, alemaniar matematikaria (j. 1911).
- 1992 –
- Luigi Marchisio, italiar txirrindularia (j. 1909).
- Kristin Tattar, estoniar disko golflaria.
- 1994 – Zelma Watson George, afro-amerikar opera-abeslari, musikologo eta diplomatikoa (j. 1903).
- 1995 – Pancho Gonzales, estatubatuar tenislaria (j. 1928).
- 1999 – Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (j. 1899).
- 2000 –
- John Hejduk, estatubatuar arkitektoa (j. 1929).
- Enric Miralles, kataluniar arkitektoa (j. 1955).
- 2001 – Mordecai Richler, quebectar idazlea (j. 1931).
- 2004 – Andrian Nikolaev, sobietar kosmonauta (j. 1929).
- 2005 –
- Alberto Lattuada, italiar zinema zuzendaria (j. 1914).
- Motosaburo Masuyama, japoniar estatistikaria (j. 1912).
- 2007 - Claude Pompidou, frantziar politikaria eta lehen dama (j. 1912).
- 2009 –
- Jorge Enrique Adoum, ekuadortar idazlea (j. 1926).
- María Asunción Català, kataluniar irakaslea, matematikaria eta astronomoa (j. 1925).
- 2012 – Sergio Pininfarina, italiar automobil-diseinatzailea (j. 1926).
- 2018 – Eva Serra, kataluniar historialari eta saiakeragilea (j. 1942).
- 2021 –
- Carmen Bernardos, espainiar aktorea (j. 1927).
- Haunani-Kay Trask, hawaiiar idazlea, poeta eta unibertsitate irakaslea, Hawaiiko subiranotasun-mugimenduko burua (j. 1949).
- 2022 – Robert Curl, estatubatuar kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (j. 1933).
- 2024 –
- Justo Beramendi, espainiar historialaria (j. 1941).
- Roland Dumas, frantziar politikari eta abokatua (j. 1922).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Idoia eta Isaba/Izaba.
Kanpo estekak
aldatu