Valentino Rossi
Valentino Rossi (Urbino, Marche, 1979ko otsailaren 16a -) motoziklismoko pilotu profesional ohi italiarra da, 9 aldiz munduko txapeldun izandakoa, horietatik 6 MotoGP-n.
Valentino Rossi | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urbino, 1979ko otsailaren 16a (45 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Familia | |
Aita | Graziano Rossi |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | motoziklista, automobil-pilotua eta team manager (en) |
Parte-hartzailea
| |
Kirol zenbakia | 46 |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | The Doctor (Il Dottore), Rossifumi eta Valentinik |
valentinorossi.com | |
| |
Munduko txapelketan egindako ibilbidea
aldatu1996 martxoaren 13an, Malaysiako Sari Nagusian, egin zuen debuta munduko txapelketan 125 z.k.-ko Aprilia bat gidatuz. Urte berean lortu zuen bere lehen karrera irabaztea, Txekiar Errepublikako Sari Nagusian. Denboraldia 9. postuan bukatu zuen. 1997. urtean, 15 karreretatik 11 irabazita, 125 z.k.-ko titulua eskuratu zuen.
Hurrengo urtean, 250 z.k.-ko kategoriara salto egin zuen Aprilia bat berriro gidatuz. Urte zaila izan zen beretzat, bi lagun auto istripuan galdu baitzituen. Hala ere zenbait Sari Nagusi irabaztea lortu zuen. 1999an, 9 lasterketa irabazi ondoren, munduko txapelduna izan zen bigarren aldiz. Hori lortzen duen gazteena izan zen (Gaur egun errekorra Daniel Pedrosak dauka).
500 z.k.-ko Honda NSR batekin lehiatu zen 2000. urteko denboraldian. Kategoria nagusian lortu zuen bere lehen garaipena urte horretan, eta ez bakarra. Titulua Kenny Roberts Jr.-entzat izan zen, bigarren Valentino Rossi izanik. Motor berberarekin lortu zuen 500z.k.-tako titulua 2001. urtean, 11 Sari Nagusi irabazita.
2002. urtean 500 z.k.-ko kategoria aldatu egin zuten: motoek 990 z.k. eta 4 denboretako motorrak zituzten. Izena ere aldatu zioten: MotoGP. Valentinok Honda RC112 batekin titulua berriz eskuratu zuen 11 garaipenekin. Gauza bera egin zuen 2003. urtean. Karreraz karrera erakutsitako nagusitasuna ikusita, bazirudien luzerako irabazten jarraituko zuela; zale askorentzat kategoria nagusia aspergarria bihurtu zen.
Baina 2003. denboraldia amaitzean,Yamaha taldera igaro zen, Hondarekin liskarrak eduki eta gero. Urte hasieran, gutxik uste zuten 2004. urtean eginen zuena egiteko gai zela, hainbaten ustea baitzen motorik hoberena zuelako irabazi zuela ordura arte. Lehenengo lasterketatik gauzak argi utzi zituen ordea; Hegoafrikako Sari Nagusian, Max Biaggirekin lehia gogorra izan ondoren irabazi egin zuen, eta horrela joan zen urtea, titulua berriz lortu baitzuen. Bazirudien ezerk ezin zuela gelditu. Era berean, 2005-eko txapelketa ere erraz irabazi zuen.
2006. denboraldia faborito bezala hasi zuen baina gauzak inoiz ez bezala okertu zitzaizkion (erorketak, motor akatsak...). Azken lasterketan, ustekabean erori eta titulua galdu zuen Nicky Hayden pilotu amerikarraren eskuetan utziz.
2007an beste aldaketa bat egin zuten MotoGP kategorian: 990zk-tik 800zk-tara igaro ziren. Aldaketa honetara egokien Ducati egokitu zen. Horretaz gain, eztabaida bizia izan zen gurpilen gainean; Bridgestone bikain ari zen bitartean, ordura arte nagusi izandako Michelin gainbeheran sumatzen zen. Azkenean titulua Bridgestone gurpilak eta Ducati motoa zituen Casey Stoner-ek lortu zuen, alde handiarekin. Rossi hirugarren gelditu zen (bigarren zihoan baina azken lasterketako entrenamenduetan erori egin zen eta gainera lasterketan bertan motorra hondatu eta erretiratu behar izan zuen).
2008an Michelin utzi eta Bridgestone gurpilak jarri zizkion bere Yamahari. Bederatzi lasterketa irabazita, tartean Laguna Secan Stonerrekin izan zuen borroka gogoangarria, bi urteren buruan munduko txapela berreskuratu zuen (MotoGPko seigarrena eta kategoria guzietako zortzigarrena).
2009an bere 100. garaipena lortu zuen Holandako Sari Nagusian. MotoGPko Txapelketan Jorge Lorenzo taldekidearekin lehia estua izan ondoren, munduko txapeldun bilakatu zen Malaysiako Sari Nagusian, lasterketa 3. postuan amaituz.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentino Rossi |
- (Italieraz) Fan Klub Ofiziala