Vanitas latineko hitz bat da eta esanahia harrokeria da, baina ez urguiluaren zentzuan baizik eta hutsaltasun esanahiarekin. Zentzu artistikoan, izadi hilen kategoria bat da, sinbolismo handikoa eta barrokoan asko erabilitako generoa, Herbeheretan batez ere.

Vanitas
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena

Izenburua eta haren ikuskera Kohelet liburuaren "Vanitas vanitatum omnia vanitas " (Huskeria hutsa, huskeria hutsa, dena huskeria da) pasarte batekin lotuta dago. Heriotzaren ziurtasunaren aurrean, munduko gozamenen ezdeusa aditzera eman nahi du. Aldi berean, izadi hilen generoaren sorreraren funtsezko elementua da, eta memento mori kontzeptuarekin lotzen da[1].

Iruditegia

aldatu
 
Aisialdirako gauzakiak ( William Michael Harnett, 1879. Thyssen-Bornemisza Museoa). Heriotza gogora dakar itzalitako pospoloak, kea darion pipa edo egunkari zaharrak, egoera ezegonkorrean eta desordenatuan.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Pound, Cath. (2019-10-28). «How Memento Mori and Vanitas Paintings Symbolized Death» Artsy (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Bibliografia

aldatu
  • Lanini, Karine (2006). Dire la vanité à l'âge classique.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES