Vasili Aksionov
Vasili Pavlovitx Aksionov (Kazan, Sobietar Batasuna, 1932ko abuztuaren 20a - Mosku, Errusia, 2009ko uztailaren 6a) sobietar idazlea izan zen.
Vasili Aksionov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kazan, 1932ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Mosku, 2009ko uztailaren 6a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Vagankovo Cemetery (en) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Aita | Pavel Aksyonov |
Ama | Yevgenia Ginzburg |
Hezkuntza | |
Heziketa | First Pavlov State Medical University (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Georgiy Nikolaevich Duboshin |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, poeta, idazlea, eleberrigilea, medikua eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | George Mason University (en) |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Ваксон Аксон eta Гривадий Горпожакс (совместно с О. Горчаковым и Г. Поженяном) |
Biografia
aldatuLeningraden medikuntza-ikasketak egin, eta medikuntzan jardun zuen hainbat probintziatan eta Moskun.
Irudimen handia eta hizkera arrunta erabiliz, ospe handia lortu zuen bere herrian, 1960 eta 1970eko hamarkadetako Moskuko gizarte-bizitza islatzen duten ipuin eta nobelen egile gisa. Junost aldizkarian argitaratu zuen lehen eleberria, Izarretarako txartela, 1961ean liburu gisa berrargitaratu zena. Kritika zorrotzak jaso zituen kontserbadoreen aldetik, ezinegon politikoa gaitzat hartu eta orduko gazteen erara lagunarteko hizkera erabiltzen zuelako.
Marokoko laranjak (1963) eta Ilargirako bidearen erdian (1966) ipuinetan ere agerian uzten du gizartean nagusitzen ari den atsekabea. Oso ezaguna da Aksionoven Kutxen desfalkua satira ere (1968).
Bere herrialdeko egoera politikoa zela eta, Ameriketara alde egin behar izan zuen, eta hantxe argitaratu zituen Errekuntza (1980) eta Gure urrezko txatarra (1981) nobelak.
2004an, Biarritzen hartu zuen bizilekua. 2006an, Moskva-kva-kva eleberria argitaratu zuen Moskuko Oktyabr aldizkarian. 2009ko uztailean hil zen Moskun, hirurogeita hamasei urte zituela.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasili Aksionov |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.