Victor D'Hondt
Victor Joseph Auguste D'Hondt (Gante, Belgika, 1841eko azaroaren 20a - ibidem, 1901eko maiatzaren 30a) Belgikako jurista izan zen, Ganteko unibertsitatean zuzenbide zibila eta fiskala irakasle aritu zena. Matematikaria zen halaber eta famatua da 1878an D'Hondt metodoa asmatu zuelako.
Victor D'Hondt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gante, 1841eko azaroaren 20a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Gante, 1901eko maiatzaren 30a (59 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, legelaria eta militante politikoa |
Enplegatzailea(k) | Ganteko Unibertsitatea |
Bizitza
aldatuVictor D'Hondtek 1878an bere izena daraman metodoa asmatu zuen, hauteskundeetan alderdi politikoen artean eserlekuak proportzionalki banatzeko asmoarekin. Haren metodoa hainbat herrialdetan erabiltzen da, horien artean, Japonia, Espainia, Herbehereak, Portugal eta Serbia. Eskoziako parlamenturako hauteskundeetan, list membersak aukeratzeko erabiltzen da berebat.[1]
Argitalpenak
aldatu- La représentation proportionnelle des partis par un électeur, Gand, 1878.
- Système pratique et raisonné de représentation proportionnelle, Bruxelles, 1882
- Exposé du système pratique de représentation proportionnelle, Gand, 1885.
- Tables de division des nombres 1 à 400 par 1 à 31 et 401 à 1000 par 1 à 13 pour la répartition proportionnelle des sièges en matière électorale avec exposé de la méthode, Gand, 1900.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «BBC News | The Scottish Parliament | The Scottish electoral system» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |