Wakayama
Wakayama (japonieraz: 和歌山市 Wakayama-shi ) Japoniako hiria eta portua da, bai eta izen bereko prefekturako hiriburua ere. 2010ko erroldaren arabera 396.554 biztanle ditu.
Wakayama 和歌山市 和歌山 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kansai Wakayama | ||
Alkatea | Kenichi Ohashi | ||
Jatorrizko izena | 和歌山市 | ||
Posta kodea | 640-8511 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°13′49″N 135°10′15″E / 34.23036°N 135.17075°E | ||
Azalera | 210,25 km² | ||
Mugakideak | Kainan (en) , Kinokawa (en) , Iwade (en) , Hannan (en) eta Misaki (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 353.299 (2021eko martxoaren 1a) −10.855 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.692 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Bakersfield, Jinan, Jeju Hiria eta Richmond (en) | ||
http://www.city.wakayama.wakayama.jp/ www.city.wakayama.wakayama.jp |
Geografia
aldatuHonshuko uhartearen hegoaldean dago, Kii itsasartearen ertzean. Kinokawa ibaiak bitan banatzen du hiria eta bertan itsasoratzen da. Hiriaren lurren iparraldeko eremua dago populatua, izan ere Osakako prefeturarekin muga egiten baitu. Hegoaldeko lurretan nekazal giroa nagusitzen da. Hiriaren mendialdean dagoen Kiimidera parkean tenpluak daude eta bertatik hiriaren ikuspegi itzela dago.
Historia
aldatuWakayaman izan zen lehen gaztelua Ōta gaztelua izan zen. 1585 urtean Toyotomi Hideyoshik erasotu Negoro-jiko setioaren ondoren tenplu hartako monjeak bertan babestu zirenean. Hideyosik mendietako ubide eta puytzuak bertara bideratu zituen eta uholdeak gaztelua suntsitu zuen. Horrela eskuratu zuen gaztelua eta monje gerlariek errenditu eta seppuku bidez beren buruaz beste egin zuten.
Toyotomi Hideyoshiren anaia zen Toyotomi Hidenagak gaztelu berria eraiki zuen, Wakayama gaztelua. 1600 urtean Tokugawatarren esku gelditu zen Asano Yoshinagaren gidaritzapean. 1615ean Osakatik gaztelua berreskuratzera etorri ziren 3.000 soldadu baina gazteluan 5.000 zeuden eta erasoa ezereztatu zuten.
Gazteluaren inguruan herria eratuz joan zen, gazteluaren izena hartu zuena. Edo Aroan garrantzia hartuz joan zen eta gazteluko bosgarren jauna zortzigarren Tokugawa shogun bihurtu zen, Tokugawa Yoshimune hain zuzen ere.
Wakayama hiria 1889ko apirilaren 1ean eratu zen. Bigarren Mundu Gerran bonbaketak jasan zituen eta besteak beste gaztelua ere suntsitua izan zen. Gaur egungoa berreraikuntza bat da beraz.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Wakayama) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.5 | 10.0 | 13.5 | 19.5 | 23.6 | 26.6 | 30.6 | 32.1 | 28.3 | 22.7 | 17.4 | 12.3 | 20.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.5 | 5.8 | 8.9 | 14.6 | 18.9 | 22.5 | 26.6 | 27.6 | 23.9 | 18.0 | 12.8 | 8.0 | 16.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 4.4 | 10.0 | 14.4 | 19.1 | 23.4 | 24.0 | 20.3 | 13.9 | 8.6 | 4.1 | 12.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 49.0 | 59.3 | 89.2 | 124.4 | 136.8 | 212.8 | 149.0 | 108.5 | 200.2 | 111.1 | 73.1 | 39.2 | 1352.6 |
Eguzki orduak | 137.1 | 134.2 | 175.6 | 180.3 | 203.7 | 161.2 | 207.2 | 228.3 | 162.1 | 164.2 | 142.2 | 134.9 | 2031 |
Hezetasuna (%) | 63 | 63 | 62 | 65 | 68 | 75 | 76 | 73 | 73 | 70 | 68 | 66 | 68.5 |
Iturria: NOAA (1961-1990) [1] |
Ekonomia
aldatuIndustria (petrolio-findegiak, altzairugintza, kimika-industria, ehungintza, zurgintza, destilategiak) eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Wakayamako gaztelua
- Wakayamako arte modernoko museoa
- Kimiidera
Iruditegia
aldatu-
Kimiidera tenplua eta parkea.
-
Wakayamaren ikuspegia (Kiimideratik).
-
Sandankyo zubia.
-
Wakayamako arte modernoko museoa.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Wakayama Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: January 6, 2013).
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz)(Ingelesez) Wakayamako webgune ofiziala
- Wakayama City Tourist Association (Ingelesez)
- Waiker's Guide Map to Wakayama (Ingelesez)