Watchmen (filma)
Watchmen (euskaraz: «Zaindariak») superheroien filma da, Zack Snyder estatubatuar zinemagileak 2009an zuzendu zuena. Dave Gibbons eta Alan Moore komikigileen Watchmen komikian oinarriturik dago. Malin Åkerman, Billy Crudup, Matthew Goode, Carla Gugino, Jackie Earle Haley, Jeffrey Dean Morgan eta Patrick Wilson izan ziren aktore nagusiak.
Argumentua
aldatu1980ko hamarkada, AEB, Gerra Hotzaren azken ekitaldia. Gerra Hotza puri-purian dago eta antzina miresmena sortzen zuten superheroiek gaur egun legearen jazarpena jasaten dute. Egun batez, haietako bat hilik agertzen da, CIArentzat lanean ari zen "Komediantea" (Jeffrey Dean Morgan). Haren laguna "Rorschach" (Jackie Earle Haley), oraindik jardunean dabilen superheroi bakarra izanik, bere adiskidearen hilketa ikertzen hasiko da, haren atzean oso garrantzitsua den zeozer dagoela topatuko duen arte.
Aktoreak
aldatu- Jackie Earle Haley: Walter Kovacs / Rorschach
- Patrick Wilson: Daniel Dreiberg / Nite Owl II
- Billy Crudup: Jon Osterman / Dr. Manhattan
- Malin Åkerman: Laurie Juspeczyk / Silk Spectre II
- Matthew Goode: Adrian Veidt / Ozymandias
- Jeffrey Dean Morgan: Edward Blake / The Comedian
- Carla Gugino: Sally Jupiter / Silk Spectre
Kanpo estekak
aldatu- Watchmen filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)