Wetzlar Alemaniako Hessen estatuan dagoen hiria da. Lahn-Dill barrutiko hiriburua da, eta Lahn ibaiaren ertzean dago kokaturik.

Wetzlar
Wetzlar
barrutiko hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeGießen
Rural district of HesseLahn-Dill-Kreis
AlkateaManfred Wagner (en) Itzuli
Izen ofizialaWetzlar
Jatorrizko izenaWetzlar
Posta kodea35576, 35586 eta 35521
Udalerri kodea06532023
Geografia
Koordenatuak50°34′N 8°30′E / 50.57°N 8.5°E / 50.57; 8.5
Map
Azalera75,65 km²
Altuera156 m
MugakideakHohenahr, Lahnau, Hüttenberg, Schöffengrund, Solms eta Aßlar
Demografia
Biztanleria54.629 (2023ko abenduaren 31)
442 (2022)
alt_left 28.112 (%51,5) (%48,5) 26.517 alt_right
Dentsitatea722 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia06441
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSiena, Colchester, Avignon, Neukölln, Písek, Ilmenau, Schladming (en) Itzuli eta Windhoek
MatrikulaWZ
wetzlar.de

Geografia eta klima

aldatu

Lahn eta Dill ibarren artean kokaturik dago, iparraldean Taunus mendilerroa eta mendebaldean Westerwald mendilerroa dituelarik.

Klima epela du, udako batazbestekoa 17 eta 18 °C artean dago, baina neguan 1 eta 2 °C-ra jeisten da. Prezipitazioak 600 eta 700 mm artean dabiltza, Alemaniako batazbestekoa baino pixka bat beherago.

Historia

aldatu

Hiriaren fundazio datarik ez dago Hala ere jakina da K.a. 5000 urtetik aurrera populatua izan dela. Erromatarrak ere izan ziren bertan eta 1993tik aurrera Waldgirmes Forum erromatar herrixkan indusketak egiten ari dira.

X mendean Marienstift monasterioa fundatu zen eta XII mende aldera hiri inperial aske (Reichsfreiheit) bihurtu zen. Ordukoa da Kalsmunt gaztelua ere, gaur egun hondarrak baino gelditzen ez diren arren.

1689an Frantziar tropek Speyer hiria suntsitu zutenean Germaniako Erromatar Inperio Santuko Gorte Gorena (Reichskammergericht ) Wetzlarrera etorri zen eta honek Inperioko hiri garrantzitsuenak ziren Viena eta Ratisbonaren parean jarri zuen Wetzlar. 1806an Napoleondar Gerren ondoren Inperioa disolbatzean Wetzlar berak ere behea jo zuen eta hiri aske izatearen eskubidea ere galdu zuen. 1815ean Prusiak eskuratu zuen.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen, zehatzago esanda 1862 eta 1863 artean trenak Koblentza eta Koloniarekin elkartu zuenean. 1869rako ehun burdin meategi irekita zeuden jadanik. XX mendean meategiak itxiz joan ziren, azkena 1926an. Bigarren Mundu Gerran kalte larriak pairatu zituen aireko bonbardatzeen ondorioz, baina 1950ean zaharberritu egin zen.

 
Kornmarkt plaza, Wetzlarreko alde zaharrean

Ondasun nabarmenak

aldatu

Arkiekturaren ikuspuntutik nabarmenak dira Eisenmarkt azokaren eraikina eta ertaroko hiribilduaren pasagune maldatsuak eta kale estuak. Wetzlarreko Santa Mariaren katedrala XII. mendean hasi zen eraikitzen estilo erromanikoa jarraituz. Erdi Aroaren amaieran eraikuntza estilo gotikoan jarraitu zen. Eliza ez da inoiz amaitu, kanpandorreetako bat eginik gabe baitago.

Hiri senidetuak

aldatu

Wetzlar ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 3
Idea 2
idea 2