Kalitate orokorra: argazkia estetikoki erakargarria izateaz gain, ondo egina dago eta inpaktu bat sortzen du. Ondo deskribatzen du, irudiarekin, izenburuan bertan esaten dena.
Ondo enkoadratua: argazkiaren subjektu nagusia ondo enkoadratua dago, ez dago moztuta edo bigarren plano batean.
Tamaina nahikoa izatea: argazkiak gutxienez 1800 pixeleko tamaina du bere alderik handienean.
Interesgarria izatea: argazkian agertzen denak balio estetikoaz gain, balio Entziklopedikoa ere badu.
II.
Lotura sartu azpiko eremuan
Sartu proposamena eskuz orrialde honetan bertan:
Egin klik hemen eta zerrendaren goiko aldean sartu lerro berri bat oraintxe sortu duzun proposamenarekin:
{{Wikipedia:Bozketak/Asteko argazkia/Proposamenak/ARGAZKIAREN IZENA}}, ARGAZKIAREN IZENA zuk proposatutako argazkiaren izenburuarengatik aldatuz.
III.
Bozketa
Bozketan parte hartzeko txantiloi hauek erabil ditzakezu:
Alde ({{alde}}). Proposamenarekin ados bazaude.
Aurka ({{aurka}}). Proposamenaren aurka bazaude. Zergatia azaltzea garrantzitsua da.
Neutrala ({{neutral}}). Ez bazaude ez alde ez aurka.
Iruzkina: ({{iruzkina}}). Iruzkin bat egin nahi izatekotan, artikuluan hobekuntza bat proposatu edo posizio bat finkatzeko (adibidez, nabarmendutako artikulua ez, baina "artikulu ona" izateko aukera ikusten badiozu.)
Gogoratu bozketa guztiak sinaturik joan behar direla eta zerbaiten aurka egoteko arrazoiak aipatzea komeni dela.
Bozketa onartzeko bi irizpide daude: hilabete batean gutxienez aldeko 5 boto jaso izana eta, gainera emandako boto positiboen 2/3 izatea aldeko.