Wikipedia:Urteurrenak/Otsaila
Otsaila 1
- 1881 - Panamako kanalaren (irudian) eraikuntza lanak hasi ziren.
- 1898 - Enzo Ferrari Italiako Scuderia Ferrariren sortzailea jaio zen (h. 1988).
- 1913 - Euzkadi egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz, EAJren egunkaria.
- 1931 - Boris Yeltsin politikari errusiarra jaio zen (h. 2007).
- 2003 - Columbia espazio anezka birrindu egin zen lurrera itzultzean, 7 kosmonauta hilez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 2
- 1119 - Kalisto II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1536 - Pedro de Mendoza espainiarrak Buenos Aires (irudian), Argentina, fundatu zuen.
- 1918 - Errusiak Estoniaren independentzia onartu zuen.
- 1933 - Alemania: Adolf Hitlerrek Legebiltzarra disolbatu zuen.
- 1971 - Koldobika Jauregi "Jautarkol" euskal idazlea hil zen, Zarautzen (j. 1896).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 3
- 1468 - Johannes Gutenberg (irudian) inprimategiaren asmatzailea hil zen.
- 1783 - Espainiak Ameriketako Estatu Batuen independentzia onartu zuen.
- 1910 - Cadena Eleta Gasteizko apezpikuak haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen.
- 1919 - Pedro Jose Elizegi Pello Errota bertsolaria hil zen, Asteasun.
- 1985 - Santi Lazkano txirrindularia hil zen, Aizarnazabalen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 4
- 1901 - Bizente Amezaga euskaltzain eta euskara irakaslea Getxon jaio zen (h. 1969).
- 1915 - Ordizia eta Beasain banandu egin ziren.
- 1927 - Lehenengo film soinuduna sortu zuten.
- 1948 - Sri Lankak (irudian) independentzia lortu zuen.
- 2003 - Serbia eta Montenegroko konstituzioa indarrean sartu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 5
- 1346 - Eibar sortzeko baimena eman zuen Alfontso XI.ak.
- 1597 - San Martin Loinazkoa hil zuten beste 25 kiderekin batera, Nagasaki hirian gurutziltzatuak.
- 1782 - Espainiak Erresuma Batua menderatu eta Menorca uhartea (irudian) bereganatu zuen.
- 1819 - Txile eta Argentinaren arteko ituna, Peruren independentzian laguntzeko.
- 1971 - Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 6
- 337 - Julio I.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1804 - Joseph Priestley kimikari ingelesa, oxigenoaren aurkitzailea, hil zen.
- 1945 - Bob Marley musikari jamaikarra jaio zen.
- 1952 - Elisabete II.a Erresuma Batukoak (irudian) erregetza hartu zuen.
- 1988 - Carmen Polo, Francisco Francoren emaztea, hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 7
- 1812 - Charles Dickens idazle ingelesa jaio zen (h. 1870).
- 1822 - Joaquin Gaztanbide musikagilea jaio zen Tuteran.
- 1979 - Josef Mengele Heriotzaren aingerua gerra kriminal nazia hil zen.
- 1984 - Bruce McCandless II NASAko astronautak lotu gabeko lehen espazio-itzulia egin zuen (irudian) Manned Maneuvering Unit erabiliz.
- 1992 - Maastrichteko Ituna izenpetu zuten, Europar Batasunaren sorrera ahalbidetu zuena.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 8
- 1828 - Jules Verne (irudian) idazlea jaio zen Nantesen (h. 1905).
- 1894 - Juan Zabaleta Lekuona bertsolaria jaio zen, Errenterian.
- 1921 - Piotr Kropotkin errusiar geografo eta pentsalaria hil zen, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakoa (j. 1842).
- 1943 - Bigarren Mundu Gerra: Guadalcanalgo kanpainan estatubatuarrek japoniarrak gainditu zituzten.
- 1971 - NASDAQ, elektronikako balore-burtsa, zabaldu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 9
- 1881 - Fiodor Dostojevski idazle errusiarra hil zen (j. 1821).
- 1894 - Manuel Lekuona apaiza jaio zen Oiartzunen.
- 1895 - Boleibola (irudian) asmatu zuen William G. Morgan soinketa irakasleak, Massachusettsen.
- 1991 - Lituaniaren independentziaren alde bozkatu zuten herritarrek erreferendumean.
- 1996 - IRAk 18 hilabetetako suetena iragarri zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 10
- 1950 - Mark Spitz igerilari estatubatuarra jaio zen.
- 1519 - Hernan Cortes eta Pedro de Alvarado 600 gizonez osatutako espedizioan abiatu ziren.
- 1939 - Tropa frankistek Bartzelona (irudian) okupatu zuten. Garaipen honek gerraren amaiera ekarri zuen; 600.000 lagun inguru hil ziren hirurteko gerra honetan.
- 1949 - Mahatma Gandhik gose greba hasi zuen bere atxiloketaren aurka protesta egiteko.
- 1985 - Nelson Mandelak uko egin zion askatasunari.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 11
- 1650 - Rene Descartes (irudian) filosofo eta matematikari frantsesa hil zen.
- 1847 - Thomas Alva Edison asmatzaile estatubatuarra jaio zen.
- 1894 - Emilio Arrieta musikagile nafarra hil zen Madrilen (j. 1821).
- 1961 - Loiolako Herri Irratia aireratu zen lehen aldiz.
- 1990 - Nelson Mandela kartzelatik atera zen 27 urte igaro ondoren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 12
- 1804 - Immanuel Kant filosofo eta zientzialari prusiarra hil zen.
- 1809 - Charles Darwin naturalista ingelesa (irudian) jaio zen.
- 1809 - Abraham Lincoln presidente estatubatuarra jaio zen.
- 1941 - Franco eta Mussolinik elkarrizketa burutu zuten, Italiako Bordighera hirian
- 1945 - Telesforo Aranzadi antropologo gipuzkoarra Bartzelonan hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 13
- 1542 - Gonzalo Pizarro eta Francisco de Orellana konkistatzaileek Amazonas ibaia aurkitu zuten.
- 1837 - Mariano Jose de Larra idazlea hil zen.
- 1917 - Frantzia: Mata Hari (irudian) espia atxilotu zuten Parisko hotel batean.
- 1945 - Dresdeko bonbardaketa, aliatuen bonbardaketarik handiena Bigarren Mundu Gerran.
- 1981 - Joxe Arregi hil zen pairatutako torturen ondorioz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 14
- 269 - San Valentin fraide kristaua hil zen.
- 1808 - Frantziako Armada Iruñean sartu zen.
- 1827 - Balentin Berriotxoa santua jaio zen, Elorrion.
- 1904 - Euskal Gaztedi Bazkuna sortu zen Bilbon.
- 1929 - San Valentin eguneko sarraskia (irudian): Al Caponek beste banda bateko kideak hiltzeko agindu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 15
- 1491 - Laudio herria Bizkaitik banatu eta Arabarekin elkartu zen.
- 1506 - Jacques Bela legegizon zuberotarra jaio zen.
- 1564 - Galileo Galilei (irudian) italiarra jaio zen.
- 1811 - Domingo Faustino Sarmiento idazle, politikari eta presidente Argentinarra jaio zen.
- 1946 - ENIAC lehen ordenagailu elektronikoa aurkeztu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 16
- 1904 - Maurice Harriet haltsutarra hil zen.
- 1918 - Lituaniak bere independentzia aldarrikatu zuen.
- 1969 - Ane Igartiburu telebistako aurkezlea jaio zen.
- 1979 - Valentino Rossi (irudian) moto gidari italiarra jaio zen.
- 1980 - Foronda aireportua inauguratu zuten Gasteizen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 17
- 1600 - Giordano Bruno filosofoa bizirik erre zuten Campo de' Fiorin (Roma).
- 1836 - Gustavo Adolfo Becquer idazle espainiarra jaio zen.
- 1867 - Suezko kanaletik lehen itsasontzia igaro zen.
- 1963 - Michael Jordan saskibaloi jokalaria jaio zen.
- 2006 - Ryanair konpainiaren lehen hegaldia egin zen Gasteiz eta Londresen artean.
- 2008 - Kosovok (irudian) alde batetik independentzia aldarrikatu zuen Serbiarekiko, honek onartu gabe.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 18
- 1564 - Michelangelo pintore, eskultore eta arkitekto italiarra hil zen.
- 1711 - Frantzisko Xabier Idiakez jaio zen Iruñean.
- 1930 - Clyde Tombaughek Pluton planeta ipotxa aurkitu zuen.
- 2004 - ETAk Katalunian mugarik gabeko tregoa bat iragarri zuen.
- 2005 - Erresuma Batuan legez azeria (irudian) ehiztatzea debekatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 19
- 607 - Bonifazio III.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1473 - Nikolas Koperniko astronomo poloniarra jaio zen.
- 1878 - Thomas Edisonek, fonografoa (irudian) patentatu zuen.
- 1985 - Euskal Herria: Oiz mendian (Bizkaia), Boeing 727 hegazkin batek, komunikabideetako antena baten aurka talka egin zuen, hegazkineko 148 bidaiariak hilez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 20
- 1912 - Pierre Boulle jaio zen, Le Pont de la rivière Kwaï eta La Planète des singes-en egilea, beste batzuen artean (h. 1994).
- 1986 - Mir espazio-estazioa (irudian) orbitan sartu zen.
- 2003 - Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria ixteko agindua eman zuen, ETAren zati zela argudiatuz.
- 2005 - Espainian Europako Konstituzioa onartu edo ukatzeko erreferenduma egin zen (%42k bozkatu eta %76,7ak onartu).
- 2005 - Portugal: Hauteskundeak Alderdi Sozialistak irabazi zituen gehiengo absolutuz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 21
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna
- 1848 - Karl Marx eta Friedrich Engels prusiarrek Agiri Komunista (irudian) argitaratu zuten.
- 1960 - Fidel Castrok Kubako enpresa guztiak nazionalizatu zituen.
- 1965 - Malcolm X, afro-amerikarren eskubideen aldeko borrokalaria, hil zuten (j. 1925).
- 1984 - Fernando Remacha Tuterako musikaria hil zen.
- 1988 - Maurice Abeberri biarriztarra hil zen, Azkainen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 22
- 1819 - Adams-Onís Ituna sinatzean, Espainiak 5 milioi dolarrengatik Florida saldu zien AEBei.
- 1857 - Heinrich Rudolf Hertz fisikari alemana jaio zen.
- 1939 - Antonio Machado poeta espainiarra hil zen (j. 1875).
- 1946 - Sinfonia Pirenaica jo zen lehen aldiz, Jesus Guridi (irudian) musikagilearen lana.
- 1992 - Euskal Herriko Gaztediaren Kontseilua osatu zuten Garesen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 23
- 1445 - Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia (irudian) imprimatu zuen.
- 1898 - Tomas Agirre euskal idazle errezildarra jaio zen.
- 1970 - Ernalketa artifiziala lehen aldiz erabili zen, Londresen.
- 1981 - Antonio Tejero militarrak estatu kolpe saioa egin zuen Espainian.
- 2006 - Telmo Zarraonaindia euskal futbolaria hil zen (j.1921).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 24
- 1582 - Gregorio XIII.ak (irudian) Inter gravissimas bula ezagutarazi zuen, egutegi gregoriotarra ezartzeko.
- 1946 - Juan Peron Argentinako presidente izandatu zuten.
- 1948 - Alderdi komunista boterera heldu zen Txekoslovakian.
- 1975 - Led Zeppelin musika taldeak Physical Graffiti albuma argitaratu zuen.
- 1993 - Estibalitz Robles Aranguiz Estitxu abeslaria hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 25
- 1398 - Xuande Txinako enperadorea jaio zen (h. 1435).
- 1570 - Pio V.a aita santuak Elisabet I.a Ingalaterrakoa (irudian) Eliza Katolikotik kanporatu zuen.
- 1841 - Pierre Auguste Renoir margolari inpresionista jaio zen (h. 1919).
- 1873 - Enrico Caruso tenor ospetsua Napolin jaio zen (h. 1921).
- 2006 - Munduan 6,5 mila milioi biztanle zeudela kalkulatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 26
- 1513 - Gipuzkoako armarrian (irudian) 12 kanoi ipini zituzten, nafarren gaineko garaipena ospatzeko. 1979ko uztailaren 2an kendu zituzten.
- 1802 - Victor Hugo nobelagile frantziarra jaio zen (h.1885)
- 1815 - Napoleon Bonapartek erbestetik ihes egin zuen Elba uhartetik.
- 1932 - Johnny Cash abeslari estatubatuarra jaio zen (h. 2003).
- 1949 - Juan Telleria musikagile zegamarra hil zen, Cara al sol frankismoko ereserkiaren egilea (j. 1895).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 27
- 1594 - Henrike III.a Nafarroako erregea Frantziako errege koroatu zuten Parisen ondoan, Henrike IV.a Frantziakoa izenez, Frantziako eta Nafarroako Borboien dinastia hasiz.
- 1793 - Baldomero Espartero espainiar militar eta politikaria jaio zen (h. 1879).
- 1900 - FC Bayern München taldea sortu zen Munichen.
- 1933 - Reichstag Alemaniako legebiltzarrari su eman zioten Berlinen (irudian), nazismoa ezartzearen giltzarrietako bat.
- 1977 - Ixaka Lopez Mendizabal idazle tolosarra hil zen (j. 1879)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 28
- 1533 - Michel de Montaigne idazle eta pentsalari frantziarra (irudian) jaio zen (h. 1592)
- 1872 - Eugenio Otxoa idazle eta poeta baionar-lezoarra zendu zen Madrilen (j. 1815).
- 1935 - Wallace Carothersek nylona prestatu zuen lehen aldiz.
- 1953 - James Watson eta Francis Crick zientzialariek DNAren egitura kimikoa zehaztu zuten.
- 1986 - Olof Palme Suediako Lehen ministroa Estokolmon erail zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 29
- 1712 - Suedian, urte honetako otsailaren 29ari otsailaren 30ak jarraitu zion. Egutegi suediarra kentzea zuen helburu nagusia.
- 1792 - Gioacchino Rossini italiar konpositorea jaio zen (j. 1868).
- 1940 - Gone with the Wind filmak zortzi Oscar lortu zituen.
- 1960 - Lurrikara batek 3.000 pertsona hil zituen Marokon.
- 2004 - Haitin egindako estatu-kolpeak Jean-Bertrand Aristide boteretik kendu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia