Imajina ezazu mundu bat non liburuzain bakoitzak erreferentzia bat gehitzen dion Wikipediari
Hori da #1lib1ref

Liburuzain bat, erreferentzia bat (ingelesez, One Librarian, One Reference) nazioarteko kanpaina bat da, eta mundu osoko liburuzainek beren trebetasuna erabiltzen dute Wikipediako artikulu batean erreferentzia bibliografikoa gehitzeko. Lurralde osoko liburutegiekin, artxiboekin eta banakakoekin lan egiten dugu, posible izan dadin. Mundu guztia dago parte hartzetik etorria, aditua ez bada ere.

Zergatik #1lib1ref?

aldatu
 

Urtean birritan, #1Lib1Ref -liburuzain bat, erreferentzia bat- kanpainak mundu osoko liburuzainak eta ezagutza librearen inguruan pasioa duen edonor deitzen du Wikipedian falta diren erreferentziak gehitzera.

Wikipedia irakurle eta ikertzaileen lehen geldialdietako bat da. Baliabide bereziki garrantzitsua da orain, COVID-19aren garaian, jendeak plataformara jotzen duenean informazio fidagarri, ez-partzial eta eguneratuaren bila. Bat egin gurekin Wikipediako edukien kalitatea hobetzen, osasun publikoko krisi honetan etxean geratu diren milioika pertsonentzat.

Zure helburua Wikipediara gutxienez erreferentzia bat gehitzea izango da! Iturri fidagarri batera egiten duzun erreferentzia bakoitza onuragarria da mundu osoko Wikipediaren irakurleentzat. Editatzen duzunean, ziurtatu #1Lib1Ref idazten duzula edizio laburpenean.

Zer egin behar da?

aldatu
Egitekoak
  Hezkuntza Programako erreferentziarik gabeko artikuluak

  Erreferentziak behar dituzten pasarteak


Lotura hautsiak dituzten artikuluak

Wikilari batek edo irakurle batek artikulu batean erreferentziarik gabeko informazio bat aurkitzen duenean, aukera du {{erref behar}} txantiloia gehitzeko. Horrek[erreferentzia behar] moduko testu bat sartzen du testuan. Artikulu batek inongo erreferentziarik ez badu, honakoa ere jar dezake:

Etiketa hauek esaten dute artikulua hobetzeko aukera dagoela; artikulua garrantzi gutxikoa izan edo zirriborro bat izan, edukiak erreferentziak izan beharko lituzke. Azken finean, etiketa hauek egunero liburuzain batek jasotzen dituen galderen oso antzekoak dira: herritarrek gai baten inguruan egon daitekeen iturri baliagarri bat eskatzen dute.

Wikipedia boluntarioek egiten dugunez eta, beraz, inperfektua denez, ehunka artikulu dauden euskarazko Wikipedian etiketa hauek dituztenak, eta beste asko dira ere garrantzitsu direnak, baina etiketarik eta erreferentziarik ez dutenak. Pentsa zer lor dezakegun munduko liburuzain bakoitzak 10 minutu erabiltzen baditu horrelako erreferentzia batzuk bilatzen. Wikipediaren kalitatea asko handituko litzatete eta, gainera, liburu horien garrantzia handituko litzateke.

Nahi baduzu, eskumako taulan bi zerrenda dituzu. Lehenengoan gure hezkuntza programan erreferentzia bat ere ez duten artikuluak daude. Bigarren zerrendan Citation Hunt programa erabiltzen da, erreferentzia bat behar duten esaldiak bilatzen laguntzeko.

Parte hartu nahi dut

aldatu

   Ez baduzu, kontu bat ireki. Pertsonala izan behar da, ez ireki liburutegiaren kontu instituzional bat.
   Saioa Hasi zure kontuarekin. Lehen aldian hemen ere izena eman, erregistroa egon dadin:   #1lib1ref 2021eko maiatza
   Hobespenetan aukeratu Wikitestu editore berria
   Aukeratu zein artikulu nahi duzun hobetu: izan daiteke goian eskainitako bat, zure ezagutza esparrukoa den bat edo zure herrikoa. Liburutegian dauden funtsak ezagutaraztea ere interesgarria da maila lokalean.
   Bibliografia irizpide onarekin aukeratu eta oinarrizko datuak bildu (ISBNa, egilea, urtea...). Kontuan izan automatikoki egin dezakegula erreferentzia bat ISBNa erabilita.
   Artikuluan aldatu botoian sakatu eta erreferentzia sartu goian dagoen Erreferentzia botoia erabilita.

   Aldaketak argitaratu eman eta, agertzen den leiho berrian, #1lib1ref etiketa idatzi laburpen gisa, honela edizio guztiak ikusteko aukera eogngo da.
   Nahi izanez gero, sare sozialetan partekatu #1Lib1Ref etiketa erabiliz eta @euwikipedia kontuak aipatuz. Honela, beste lankideek ere ikusiko dute egiten ari garena.

Emaitzak

aldatu

Baliabide gehiago

aldatu
  NODES
os 7