William Eden
William Eden (1744ko apirilaren 3a – 1814ko maiatzaren 28a), Auckland-eko 1. baroia, estadista ingelesa izan zen.
Biografia
aldatuPitt-en politikarekin bat egin zuen, 28 urte zituenetik Estatuko idazkariorde bihurtu zen, eta 1780an Frederick Howard-ekin, Irlandako Carlisleko bosgarren kondearekin, estatuko lehen idazkari gisa, herrialde horretako askatasunen alde agertu zen.
Frantzian, Espainian, eta Probintzia Batuetan misio garrantzitsuak egin zituen, 1786an merkataritza-itun bat sinatu zuen Frantziarekin, William Blackstonerekin lege penalak erreformatzen eta kartzelen erregimena hobetzen lagundu zuen, eta horri buruzko lan bat argitaratu zuen, Lege penalen printzipioak izenburupean.
Lord Auckland Frantziako Iraultzako antagonista bortitzenetako bat izan zen.