William Harvey (Folkestone, 1578ko apirilaren 1a - Roehampton (Londres), 1657ko ekainaren 3a) mediku eta fisiologo ingelesa izan zen. Zirkulazio-aparatua deskribatu zuen lehena izan zen, bizi izan zen garaian nagusitasuna bereganatzen zuten odolarekiko ideiak zalantzan jarriz eta honekiko ikuspegi zientifiko berri bat garatuz.

William Harvey

Bizitza
JaiotzaFolkestone1578ko apirilaren 1a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaRoehampton (en) Itzuli1657ko ekainaren 3a (79 urte)
Familia
AitaThomas Harvey
AmaJoan Halke
Ezkontidea(k)Elizabeth Browne (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBarts and The London School of Medicine and Dentistry (en) Itzuli
The King's School Canterbury (en) Itzuli
Gonville and Caius College (en) Itzuli
(1593 - 1597) Artean graduatu
Paduako Unibertsitatea
(1599 - 1602ko apirilaren 25a) Medikuntzako doktorea
Tesi zuzendariaGirolamo Fabrici d'Acquapendente
Hizkuntzaklatina
ingelesa
Irakaslea(k)Cesare Cremonini
Girolamo Fabrici d'Acquapendente
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, medikua, anatomista eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 12085551 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1578ko apirilaren 1an jaio zen Folkestonen, Ingalaterrako hego-ekialdeko muturrean. Thomas Harvey merkatari aberatsaren semea zen. Hasierako ikasketak Canterburyn egin zituen eta 1597an Cambridgeko Unibertsitateko Conville and Caius Collegen lizentziatu zen. Lizenziatu ondoren eta medikuntza ikasteko desioaz bultzaturik, Italiara bidatu zuen bertako Paduako Unibertsitatean ikasketak burutzeko. Bertan Hieronymus Fabricius irakaslea izan zuen, zeinak eragin handia izan zuen bere etorkizuneko ideiak garatzeko. 1602an medikuntzan lizentziatu zen.[1]

Bere ikasketak amaitu ondoren, Ingalaterrara itzuli zen mediku bezala jarduteko eta 1604. Urtean  Elizabeth Brownekin ezkondu zen, Lancelot Browne garaiko mediku ospetsuaren alabarekin.

Urte batzuk beranduago Londreseko Medikuen eskolako kidea izendatu zuten, San Barmotolomeoko ospitalean. Bertan, garaiko gizarteko pertsonaia ilustratuenak sendatzeko aukera izan zuen, hauen artean Francis Bacon aurkitzen zelarik. Bere ospeak, Ingalaterrako bi erregeen mediku pertsonala izatera eraman zuen: Jakue I. eta Karlos I. erregeak.[2]

1616. urtean Lumleian lectures izeneko hitzaldien kargua bereganatu zuen. Hitzaldi hauen bitartez anatomiaren inguruko ezagutza transmititzen zuen, asteko bi klase emanez urtean zehar.

Bere bizitza osoan mediku bezala lan egin ondoren, 1657an hil zen Londreseko Roehamptoneko auzoan, 79 urte zituela.  

Ideiak

aldatu

Gerta liteteke odolaren zirkulazioaren planteamendua proposatzeko William harveyek hainbat lanetan aurkitu izana inspirazioa, hala nola, Descartes eta Miguel Serveten lanak eta antzinako medikuntza musulmanean, non Ibn Nafis autoreak arterien ezaugarriak aztertu izan zituen XIII. mendean. Bestalde, bere ideiak garatzeko eragile nagusienak Paduako unibertsitateko irakasleak eta autoreak izan ziren: Hyeronimus Mercurialis(1530-1606), Gabriel Falopio(1523-1562), Andres Vesalio(1514-1574) eta nagusiki Hieronymus Fabricius(1533-1616), zeinak balbulak aurkitu izan zituen zainetako barne egituratan, balbula hauen erabilera ezagutu gabe. Azken autore honek, fisiologia modernoaren ezagutzan barneratzen lagundu zuen eta umekiaren garapenaren ikerketan

1616an odolaren zirkulazioaren teoria definitu zuen, nahiz eta bere teoriaren emaitzak 1628an argitaratu zituen bere Exercitatio Anatomica de Motu Cordis et Sanguinis in Animalibus (animalietan bihotzaren lana eta odolaren inguruko ikerketa anatomikoa) liburuaren bitartez.[3] Bertan metodo zientifikoan oinarriturik, bihotza gorputzean zehar odola ponpatzen zuela adierazi zuen, zirkulazio-aparatuaren baitan. Modu honetan, adierazi zuen erabilitako odola bihotzera garraituko zela zainen bitartez eta odol oxigenatua gorputzetik banatuko zela arterien bitartez, odola modu zirkularrean garraiatuz bihotzetik gorputzera eta alderantziz. Horrela, odola bihotzetik arterietara pasako litzateke, arterietatik zainetara eta zainetatik bihotzera. Hipotesi hau frogatzeko, gorputzen behaketa anatomikoak eta esperimentuak erabili zituen.[3]

Honek odurarte ontzat hartzen zen Claudio Galenoren eredua auzitan jarri zuen, zeinak adierazi zuen arterietako odola eta zainetako odola erabilera eta jatorri desberdinak zeukaztela. Horrela, autore honen arabera zainetako odola gibeletik sortuko zen eta arterietako odola, aldiz, bihotzean sortuko zen. Harveyek frogatu zuen gibelak odolaren 250 litro ekoiztu beharko zituela ordu bakoitzean gorputza modu egokian higitzeko, hau lortu ezina izanik.[4]

1651. urtean Exercitationes de generatione animalium, quibus accedunt quaedam de partu, de membranis ac humoribus uteri, et de conception liburua idatzi zuen. Bertan umekiaren garapena aztertu zuen, izakien eratzeko modua azalduz.

Bere lanaren kritikak eta harrera

aldatu

Jean Riolanek bere Opuscula anatomica (1649) liburuan gogor kritikatu zuen Harveyren lana eta honek defendatzeko Exercitatio anatomica de circulatione sanguinis (Odolaren zirkulazioaren ikerketa anatomikoa, 1649) atera zuen.

Harrera

William Harveyen aurkikuntzak garaiko paradigma zientifikoa zalantzan jarri zuen. Ondorioz, Beveridgeren hitzetan "Irainen eta gehiegikerien objektua izan zen. Soilik hogei urteko borroka baten ondoren onartua izan zen odolaren zirkulazioa(teoria)"

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Harvey  

Idazlanak

aldatu
  • 1628: Excercitatio Anatomica de Motu Cordis et Sanguinis in Animalus
  • 1649: Exercitatio anatomica de circulatione sanguinis
  • 1651: Exercitationes de generatione animalium, quibus accedunt quaedam de partu, de membranis ac humoribus uteri, et de conception

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Álvarez, Juan Pablo; Histórica, Viñeta. (2012-11-01). «William harvey, corazón valiente» Revista Médica Clínica Las Condes 23 (6): 788–790.  doi:10.1016/S0716-8640(12)70384-X. ISSN 0716-8640. (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  2. (Gaztelaniaz) Biografía, Historia y. (2017-09-26). «Historia y biografía de William Harvey» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) Revista Alma :: Spanish | LA CIRCULACIÓN DE LA SANGRE A 400 AÑOS DE SU DESCUBRIMIENTO. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  4. (Gaztelaniaz) entreprises, MAPPING CONTROL géolocalisation de véhicules particuliers et. «William Harvey (1578-1657): Maestro y padre de la Cardiología» Revista Galenus (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  NODES
Idea 2
idea 2
todo 1