Wojciech Witold Jaruzelski
Wojciech Witold Jaruzelski (Kurow, 1923ko uztailaren 6a -, Varsovia, 2014ko maiatzaren 25a) poloniar militarra eta politikari komunista izan zen. Poloniako langileen alderdi komunistako burua izan zen 1981etik 1990era, Poloniako Lehen Ministroa 1985etik 1989ra eta Poloniako lehendakaria 1989tik 1990era. Poloniako aldaketa politikoaren eragile nagusietako bat izan zen.
1939an, Polonian sartu ziren oste sobietarrek Sobiet Batasunera eraman zuten preso Gulagera. Han, lan behartuetan ibili zen preso. Han emandako denboran, erredura larriak pairatu zituen begietan elur argiaren ondorioz; harrezkero, betaurreko ilunak erabili zituen sarritan. Handik lau urtera, sobietar agintariek antolatutako poloniarren armada gorrian hasi zen, nazien aurkako borrokan.
1947an hasi zen langileen alderdian, eta kargu asko izan zituen 1981ean buruzagi izatera iritsi zen arte. 1981ean, neurri gogorrak hartu zituen Poloniako oposizioaren aurka, Solidarnosc sindikatua legez kanpo utzi zuen eta gerra-legea ezarri zuen biztanle guztientzat. 1982ko urrian, sindikatu libreak desagerrarazi eta eredu berriko sindikatu ofizial bat eratu zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wojciech Witold Jaruzelski |