Xamanismo
Antropologian, xamanismoa espirituen munduarekin komunikatzeari dagozkion sinesmen eta jardunen multzoa da. Xamanismoaren praktikatzaileari xaman deritzo. Tribuetan bizi diren herrietan, azti, magoa, mediuma edo sendatzailea, izpirituen munduarekiko harremanetan ahalmen bereziak dituenaren esanahiak hartzen ditu. Siberiako eta Ural-Altai mendietako erlijio sistemetan bereziki izaten dira xamanak, baina inuiten artean, amerikar leinu batzuetan, Asiako hego-ekialdean eta Ozeanian ere badira.
Xamanismoa animismoan oinarritzen da; xamanak izpiritu gaiztoetatik babesten ditu gizakiak, izpiritu horiek indargabetuz. Trantze hipnotikoak izaten ditu, eta horietan espirituekin harremanetan jartzen omen da. Aginpide eta izen handiko lekua izaten du bere tribuan. Taldean hartuko diren erabaki garrantzitsuetan xamanaren iritzia oso kontuan hartuko da.
Xamanak mundu espiritualarekin lotura hertsiago daukala besteek baino sinisten ohi dute bere kideek.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Hungarieraz) Hoppál, Mihály. (2005). Sámánok Eurázsiában. Budapest: Akadémiai Kiadó, 77, 287 or. ISBN 963-05-8295-3. (Noiz kontsultatua: 2010-05-18).
- ↑ (Hungarieraz) Znamensky, Znamensky. (2005). «Az ősiség szépsége: altáji török sámánok a szibériai regionális gondolkodásban (1860–1920)» in Molnár, Ádám Csodaszarvas. Őstörténet, vallás és néphagyomány. Vol. I. Budapest: Molnár Kiadó, 128 or. ISBN 963 218 200 6. (Noiz kontsultatua: 2010-05-18).