Xarja[1] (arabieraz: الشارقة, Aš Šāriqah), Arabiar Emirerri Batuetako zazpi emirerrietako bat da. 2.590 kilometro koadroko eremua du, eta 1.405.843 biztanle zituen 2010ean.[2]. Hiriburua Xarja da, Persiar golkoarenertzean. Izan ere, Arabiar Emirerri Batuetako ekialdean, kostako 16 kilometrotan luzatzen da emirerria.

Xarja
 Arabiar Emirerri Batuak
Administrazioa
Estatua ARE
Izen ofizialaالفجيرة
ISO 3166-2AE-SH
HiriburuaXarja
Ruler of Sharjah (en) ItzuliSultan bin Mohamed Al-Qasimi (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak25°21′00″N 55°25′59″E / 25.35°N 55.4331°E / 25.35; 55.4331
Azalera2.590 km²
MugakideakAjman, Dubai, Umm al-Qaiwain, Ras al-Khaima, Fujaira, Abu Dhabi eta Al Buraimi
Demografia
Biztanleria1.405.843 (2015)
Dentsitatea542,8 bizt/km²
Gentilizioaxarjatar
Ordu eremuaUTC+04:00
sharjah.ae

Historia

aldatu

Qawasim edo Xarjako dinastiako buruzagiak luzaroan izan ziren Persiar golkoko pirata nagusietakoak. 1820an sartu ziren britainiarrak, eta haien eragina guztiz handitu zen XIX. mendean zehar. 1892an, britainiarren esku geratu zen Xarjako kanpo politika. 1971n, Arabiar Emirerri Batuen federazioaren barnean geratu zen.

Ekonomia

aldatu

Arrantza, ontzigintza eta datilen merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Ekonomia egoera ez da estatu hartako beste emirerrietan bezain ona, ez baita bertan petroliorik aurkitu. Azken urteotan etxegintzak indar handia du, Kalbako gune berrian hainbat eraikin eta etxe orratz eraiki dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bizt izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Done 1