Xia dinastia
Xia dinastiak (txinera tradizionalez: 夏; pinyinez: Xià; Wade–Giles: Hsia), kronika txinatarren arabera K.a. XXI. mendetik K.a. XVI. mendera iraun zuen eta Txinaren historiako lehenengo dinastiatzat hartzen da. Sima Qianen memoria historikoek dinastia horretako 17 erregeren izenak biltzen dituzte. Shang dinastiak jarraitu zion eta, Sima Qianek kontatzen duenez Hiru agurgarri eta bost enperadoreren garaia izan ostean gertatu zen.
Xia dinastia 夏朝 | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
c. k. a. 2070 – c. k. a. 1600 | |||||||
Monarkia | |||||||
Xia dinastiaren lurrak | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Dengfeng | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako txinera | ||||||
Erlijioa | Txinatar erlijioa | ||||||
Historia | |||||||
|
Dinastiaren historia
aldatuXia dinastia boterean jarri aurretik inguruko hainbat tribu egon ziren boterean. Yu Handia, dinastiako lehenengo enperadorea, hil zenean, Yi tribuak ordezkatu behar zuen boterean, baina haren seme Qi jabetu zen boterearekin. Beste tribu guztiek gerra deklaratu zioten Xiari baina Xiak garaitu eta dinastia ezarri zuen. Gainerako herriek ez zuten Xiaren agintea onartuko eta gerrak egoten jarraitu zuen. Xia dinastiako azken erregea, Jie (桀, Jié), tirano bat izan zen. Shang dinastiakoek garaitu zuten eta Tang izan zen dinastia berria eraiki zuen buruzagia.
Xia dinastiako subiranoak
aldatuSima Qianen arabera hauek izan ziren Xia dinastiako hamazazpi subiranoak:
Erregealdiaren ordena |
Erregealdiaren urteak |
Izena Txineraz |
Pinyin | Oharrak |
---|---|---|---|---|
01 | 45 | 禹 | Yǔ | Yu Handia ere deitua (大禹, Dà Yǔ) |
02 | 10 | 啟 | Qǐ| | |
03 | 29 | 太康 | Tai Kang | |
04 | 13 | 仲康 | Zhòng Kāng | |
05 | 28 | 相 | Xiāng | |
06 | 21 | 少康 | Shào Kāng | |
07 | 17 | 杼 | Zhù| | |
08 | 26 | 槐 | Huái | |
09 | 18 | 芒 | Máng | |
10 | 16 | 泄 | Xiè | |
11 | 59 | 不降 | Bù Jiàng | |
12 | 21 | 扃 | Jiōng | |
13 | 21 | 廑 | Jǐn | |
14 | 31 | 孔甲 | Kǒng Jiǎ| | |
15 | 11 | 皋 | Gāo | |
16 | 11 | 發 | Fā| | |
17 | 52 | 桀 | Jié| Lu Gui ere deitua (履癸, Lǚ Guǐ) |
Dinastiaren izena batzuetan erregealdiaren izenaren aurretik doa. Adibidez: Xia Yu (夏禹).