Yaracuy (estatua)
Yaracuy Venezuelako ipar-mendebaleko estatua da.
Yaracuy (estatua) | |||
---|---|---|---|
Venezuela | |||
Ereserkia | |||
Yaracuy State Anthem (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Venezuela | ||
ISO 3166-2 | VE-U | ||
Hiriburua | San Felipe | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 10°18′N 68°42′W / 10.3°N 68.7°W | ||
Azalera | 7.100 km² | ||
Mugakideak | Falcón, Lara, Cojedes eta Carabobo | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 499.049 (2005) | ||
Dentsitatea | 70,29 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−04:00 | ||
yaracuy.gob.ve |
7.100 km2 ditu eta 646.598 biztanle (2011); Venezuelako biztanle-dentsitate handienetakoa du.
Hiriburua San Felipe du.
Geografia
aldatuAndeen amaieraren eta Kostaldeko mendikatearen artean dago. Ibai nagusiak Aora eta Yaracury dira. Klima tropikala du.
Ekonomia
aldatuNekazaritza, oso oparoa, da ekonomia-jarduera nagusia; azukre-kanabera, banana, kafea eta tabakoa ekoizten dira. Ikatz-, kobre- eta platino-hobiak ere badira, bai eta abeltzaintza ere.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |