Yoav Gallant
Yoav Gallant (hebreeraz: יוֹאָב גָּלַנְטְ; 1958ko azaroaren 8 - ) Israelgo politikaria eta jeneral erretiratua da. Likud alderdiko kidea da, eta Knesseteko kide izan da. 2022tik Israelgo Defentsa Ministroa da.
Israelgo Defentsa Indarren Hegoaldeko Komandeko komandantea izan da. 2015ean politikan sartu zen, Kulanu alderdiarekin. Knesseteko kide hautatu ostean, Eraikuntza Ministro izendatu zuten. 2018an Likudekin bat egin zuen. Tarte batez Hezkuntza Ministro izan zen. 2023-2024ko Israel-Palestina gerran izandako paperaren ondorioz, Nazioarteko Zigor Epaitegiko fiskaltzak atxilotze agindua ezarri zion.