Zalameako alkatea

Pedro Calderon de la Barcaren antzerki lana

El alcalde de Zalamea edo El garrote más bien dado (euskaraz: «Zalameako alkatea») Pedro Calderón de la Barca idazle espainiarraren antzezlan ospetsua da, XVII. mendean idatzia. Espainiako antzerkiaren lan garrantzitsuenetariko bat da. Ohorezko drama gisa sailkatu ohi da

Zalameako alkatea
Jatorria
Egilea(k)Pedro Calderón de la Barca
Estreinaldi-data1651
IzenburuaEl alcalde de Zalamea
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaZalamea de la Serena

IBDB: 5974 Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak

aldatu

Jatorrizko eskuizkribua ez da kontserbatzen. Obraren testua lehen aldiz antologia batean azaltzen da argitaratua, El mejor de los mejores de los mejores libros que han salido de comedias nuevos izenburuko liburuan, 1651n Alcala de Henaresen inprimatuta. Hor agertzen da egilearen izenik gabe eta El garrote más bien dado izenburuarekin. Edizio honetatik eratortzen dira 1653an izenburu berarekin agertu ziren beste biak: bata, Madrilen Maria de Quiñonesek egindako jatorrizko antologiaren berrinprimatze bat da, eta bestea, Lisboan, Pablo Craesbeeck-ek egindakoa beste lanean. Obra oso ospetsua egin zen, eta istorioa oinarrian zuen Lope de Vegaren komedia ordezkatu eta bere titulua eskuratu zuen, El alcalde de Zalamea hain zuzen, 1683 urtean, Juan de Vera Tassis y Villarroelek, argitaraturiko Séptima Parte de comedias del célebre poeta español Don Pedro Calderón de la Barca edizioan lehen aldiz sartu zuen Zalameako alkatea epigrafearekin.[1]

Pertsonaiak

aldatu
  • Erregea, Filipe II.a
  • Lope de Figueroa
  • Alvaro de Ataide, kapitaina
  • Pedro Crespo, nekazaria, ondoren Zalameako alkate izango dena
  • Juan, Pedro Cresporen semea
  • Isabel, Pedro Cresporen alaba
  • Inés, Isabelen lehengusina
  • Don Mendo, kaparea
  • Nuño, don Mendoren zerbitzaria
  • Rebolledo, soldadua
  • eskribaua
  • soldaduak
  • La Chispa

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ekintza, Extremadurako herri batean garatzen da: Zalamea de la Serena, Badajozko probintzian; 1580ko Portugalgo oinordetza-krisian, Portugalgo Gerraren harira. Espainiako tropak pasatzean, horien gehiegikeria nozitzean, herrian bizitako drama kontatzen du lanak.

Don Álvaro Ataide kapitainak, aristokraziako militarra izanik, ostatu hartzen du herriko laborari aberatsaren etxean. Laborariaren alaba ederra, Isabel, bahitu eta erasotzen du. Aita, Pedro Crespo, egoera konpontzen saiatzen denean, Don Alvarori ondasunak eskaintzen dizkio Isabelekin ezkon dadin, baina kapitainak uko egiten dio klase apalagokoa izateagatik. Mespretxu horrek behin betiko iraintzen du Pedro Cresporen familia osoaren ohorea. Familiako trauma betean, Zalameako alkate hautatu zuten, eta Isabel laidotuak justiziari jarritako kereila bati jarraituz, nahiz eta Pedro Crespo militarrari buruzko jurisdikziorik ez izan, Alvaro kapitaina preso hartu, epaitu eta heriotza zigorra ezarri zuen, garrotea emanez. Felipe erregeak alkatearen erabakia berrikusi, berretsi eta Pedro Crespo Zalameako betiko alkate izendatuz erabakia saritzen duenean konpontzen da auzia.

Dramako pertsonaietako batzuk historikoak dira: Don Lope de Figueroa, Lepantoko guduan borrokalari kementsua izan zen Filipe II.aren jenerala; don Álvaro de Ataide, bere libertinajeagatik ospetsua izan zen Vasco de Gamaren seme gazteenaren izen berekoa; Felipe II.a bera azaltzen da. Obra kokatzen den ekintzak, errealitate itxura eskaintzen du: miliziaren gehiegikeriak gai errepikakorra direnak garaiko literaturan, tropa ugarik lagundu zioten Felipe II.ari 1581eko udan Lisboan portugaldarren errege bezala koroatzeko, eta, derrigorrean, Extremaduratik pasatu ziren …Horrek guztiak aparteko sinesgarritasuna ematen dio obrari: kontatzen diren egitateak benetan gertatu direla dirudi, baina ez zen horrela izan, Felipe II.a, adibidez, ez zen Zalamea de la Serenatik pasatu garai hartan, ezta On Lope de Figueroa ere. Calderonek, beraz, sobera ezagunak ziren pertsonaiak sartu zituen obran, eta gertaera historikoak aldatu zituen, sinesgarritasun eta eraginkortasun dramatiko handiagoa lortze aldera.[2].

Euskarara ekarria

aldatu
  • Zalameako Alkatia: Komediya iru jutaldetan eta ilz-neurtuan, Luis Cirilo de Iza Agirre bizkaitarrak El Alcalde de Zalamea antzerkiaren atal batzuk euskaratuta argitaratu ziren 1881ean Euskal-Erria : revista bascongada aldizkarian [3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Zubieta, Mar .- El alcalde de Zalamea de Calderón de la Barca [1] arg. MECD - INAEM – CNTC, (2015, urria]
  2. (Gaztelaniaz)Montero Reguera, José .- Historia y literatura en El alcalde de Zalamea, de Pedro Calderón de la Barca , Rinconete online aldizkaria (2002) [2]
  3. Itzulpena Euskal-Erria : revista bascongada aldizkariaren argitaratu zen (1881eko maiatza abuztua bitartean). Horren bertsio digitala eskura dago Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko katalogoan

Kanpo estekak

aldatu
  NODES