Zartagin
Zartagina, halaber padera (Heg.), elikagaiak frijitu eta salteatzeko ontzi ireki eta zabala da, ertz baxuak dituena eta maneiatzeko kirten bat edo bi dituena. Teknika berezietarako zartaginak daude, hala nola wok egiteko hondo esferikoko zartaginak eta grill egiteko azaleran izurrak dituzten zartagin lauak.
Erabilera bereziak
aldatuBaliarraintarrek zartagi ezizena dute. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.[1][2]
Bestalde, zeruko izarretan Hartz Handia konstelazioan zartagin bat omen dago. Zartagineko zazpi izarretatik bost Hartz Handiaren Talde Higikarian daude, haren nukleoan zehazki. Muturretako bi izarrak, Dubhe eta Alkaid, ez dira talde horretako kide eta aurkako noranzkoan mugitzen dabiltza. Taldea osatzen duten bost izarrak mapan behe-eskuinaldera mugitzen dabiltza. Horrenbestez, poliki-poliki Hartz Handiaren itxura aldatu egingo da eta bere kirtena gero eta makurtuagoa izango den bitartean, kazoa gero eta zabalagoa izango da. Hemendik berrogeita hamar mila urtera Idi-ohoina ez da ezagutzen dugun bezala existituko, alabaina, beste zartagin bat eratuko da kontrako noranzkora begiratuko duena. Hori gertatzean Alkaid eta Phecda izarrek Idi-ohoinaren gorputza osatuko dute eta Phecda, Merak eta Dubhe izarrek kirtena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Zartagi» Baliarrain (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- ↑ «Baliarraingo Zartagi Guraso Elkartea - Cif G75072173» www.axesor.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |