Zetosia egoera metaboliko berezia da, organismoak karbono hidrato nahikorik ez duenean agertzen dena eta lipidoen katabolismoa neurriz kanpo aktibatzen duenean.

Zetosi
Deskribapena
Motaazidosia
Espezialitateaendokrinologia
Sintoma(k)ketonuria (en) Itzuli
zetonemia
Identifikatzaileak
GNS-10E10.10
GNS-9276.2
DiseasesDB29485
MeSHD007662
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gluzido edo karbono hidratoen gabezia zeluletan jatorri ezberdinak ditu: azukrerik gabeko dieta zorrotza, baraualdia luzea, edo -ohikoena- diabetes gaitza. Azken honetan intsulinaren gabeziak edo bere funtzionamendu okerrak glukosa maila handiak eragiten ditu odolean (hipergluzemia), glukosa gutxi egonik zelulen barruan.

Zetosiaren biokimika

aldatu

Glukosarik ez dutenean, gure zelulek ezin dute molekula hori oxidatu energia kimikoa (ATP) lortzeko. Honenbestez, organismoak -glukosarik ezean- lipidoak oxidatzen ditu (koipeen oxidazioak energia asko ere sortzen baitu).

Lipidoen katabolismoa areagotzen denean azetil-CoA asko sortzen da. Molekula horren gehiegizko kopurua ezin da Krebs ziklora bideratu, eta gibelean gorputz zetoniko bihurtzen da. Gorputz zetonikoen (azetona, azetoazetato...) gehiegizko sorrera eta pilaketa da zetosia eragiten duena.

Sortutako gorputz zetonikoak gernuaren bidez kanporatzen dira, eta baita hatsaren bidez ere (halitosia sortzen duena).

Zetosiaren ondorio kaltegarrienetako bat azidosi metabolikoa da: gorputz zetonikoen pilaketak odolean honen pH jaisten du, ondorio oso txarrak eragin ditzakeena. Gaizki tratatutako diabetesean (1. motakoarenean, batez ere) azidosi metabolikoa ager daiteke.

Zetosia ez da soilik diabetikoengan azaltzen; baraualdia luze batek ere sor dezake (gluzidoak agortzen direnean organismoak lipidoak katabolizatzen baititu) eta baita gluzidorik gabeko dieta zorrotz batek [1].

Minbizia eta zetosia

aldatu

Jakina denez, zelula minbizidunek glukosa anitz behar dute haien hazkuntzarako. Zetosian glukosa mailak oso urriak direnez, zientzialari batzuek zetosia eragitea tumore gaiztoen hazkuntza murrizteko proposatu dute. Saguengan egindako laborategiko saio batzuek emaitza itxaropentsuak erakutsi dituzte [2] [3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Todo sobre la cetosis (Gaztelaniaz)
  2. Maurer, Gabriele D.; Brucker, Daniel P.; Bähr, Oliver; Harter, Patrick N.; Hattingen, Elke; Walenta, Stefan; Mueller-Klieser, Wolfgang; Steinbach, Joachim P. et al. (2011ko uztailaren 26an) Differential utilization of ketone bodies by neurons and glioma cell lines: a rationale for ketogenic diet as experimental glioma therapy BMC Cancer (Ingelesez) 11 (1): 315
  3. Otto, Christoph; Kaemmerer, Ulrike; Illert, Bertram; Muehling, Bettina; Pfetzer, Nadja; Wittig, Rainer; Voelker, Hans U.; Thiede, Arnulf et al. (2008ko apirilaren 30ean) Growth of human gastric cancer cells in nude mice is delayed by a ketogenic diet supplemented with omega-3 fatty acids and medium-chain triglycerides BMC Cancer (Ingelesez) 8 (1): 122

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
todo 1