Zifratze
Kriptografian, zifratzea (edo enkriptatzea) informazioa kodetzeko prozesua da. Prozesu horretan informazioaren jatorrizko errepresentazio baliokidea den beste batez ordezkatzen da. Azken horri testu zifratu esaten zaio. Teorikoki, baimendutako agenteek baino ezin dute deszifratu lortutako testua eta jatorrizkoa testua atzera eskuratu. Zifratzeak ez ditu berez interferentziak eragozten, baina eduki ulergarria ukatzen dio balizko intertzeptoreari ukatzen dio.
Arrazoi teknikoak direla eta, zifratze-sistema batek gako sasi-zorizko bat erabiltzen du normalean. Gako hori algoritmo batez lortu ohi da. Mezua gako hori gabe deszifratu daiteke, baina, ongi diseinatutako zifratze-sistema batean, baliabide konputazional eta trebetasun handiak behar dira. Baimendutako hartzaile batek erraz deszifratu dezake mezua, sortzaileak hartzaileei emandako gakoarekin
Historikoki, zifratzeko hainbat modu erabili izan dira kriptografian. Zifratzeko lehen teknikak sarritan erabili ziren eremu militarrean. Ordudanik, teknika berriak agertu dira eta konputazio modernoan ohik bihurtu dira.[1] Zifratze-sistema modernoek gako publikoa eta gako simetriko kontzeptuak erabiltzen dituzte.[1] Zifratzeko teknika modernoek segurtasuna bermatzen dute, gaur egungo konputagailuak ez baitira eraginkorrak zifraketa apurtzen.
Zifratzea kriptografian
aldatuKriptografiaren testuinguruan, konfidentzialtasuna bermatzeko balio du zifratzeak.[1] Datuak Interneten ikus daitezkeenez, pasahitzak eta komunikazio pertsonala bezalako informazio sentikorra erakusgai egon daitezke intertzeptoreen begietara.[1] Mezuak zifratu eta deszifratzeko prozesuan gakoak funtsezkoak dira. Sistema kriptografiko nagusiak bi motakoak dira: gako simetrikokoak eta gako publikokoak (gako asimetrikokoak direla ere esaten da).[2][3]
Mugak
aldatuXXI. mendean zifratzea erabiltzen da datu digitalak eta informazio-sistemak babesteko. Konputazio-ahalmena urteekin handitu ahala, zifratze-teknologia aurreratuago eta seguruago bihurtu behar izan da. Hala ere, teknologiaren aurrerapen horiek muga bat ere badute.
Zifratze-gakoaren luzera zifratze-metodoaren sendotasunaren adierazle bat da. Adibidez, DES metodoan hasieran 56 bitekoa zen gakoaren luzera, eta horrek esan nahi du konbinatzeko 2^56 konbinazio eratzen zirela.[4] Gaur egungo konputazio-ahalmenarekin, 56 biteko gako bat ez da jada segurua, eta indar gordinaren erasoaren ondorioz hackeatua izateko arriskua dago. Egun zifratzeko gako modernoen estandarra 2048 bit ingurukoa da RSA sisteman.[5] 2048 biteko zifratze-gako bat deszifratzea ia ezinezkoa da konbinazio posibleen kopurua kontuan hartuta. Hala ere, konputazio kuantikoak arriskuan jar lezake izaera seguru hori.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Ingelesez) Kessler, Gary. An Overview of Cryptography. .
- ↑ (Ingelesez) «Key Cryptography – an overview» ScienceDirect Topics.
- ↑ (Ingelesez) Stubbs, Rob. «Classification of Cryptographic Keys» www.cryptomathic.com.
- ↑ Abood, Omar. A Survey on Cryptography Algorithms. 6, 495–516 or..
- ↑ (Ingelesez) arXiv, Emerging Technology from the. «How a quantum computer could break 2048-bit RSA encryption in 8 hours» MIT Technology Review.