Zisma Nagusia Erdi Aroko kristautasuna mendebaldeko (Eliza Katoliko Erromatarra) eta ekialdeko (Eliza Ortodoxoak) adarretan erdibitu zuen prozesua da. Maiz aipatzen den data 1054koa baden ere, zisma prozesu luze baten ondorioa da. Ikuspuntuaren arabera, Ekialdeko Zisma (katolikoena, eta, beraz, euskal kulturan) edo Mendebaldeko Zisma (ortodoxoena) izenak ere hartu ditu.

Historia

aldatu

Erdibitzearen eragile nagusia Aita Santuaren autoritatearen inguruko tirabirak izan ziren. Leon IX.a Aita Santuak uste zuen Erromako Apezpikuak ekialdeko lau patriarken gaineko autoritatea zuela. Gaur egun ere, ortodoxoek adierazten dute Laugarren Kontzilioan adostutakoaren arabera, Konstantinopolis eta Erromako apezpikuen arteko berdintasuna ezarri zela. Horretaz gain, horrenbeste garrantzia ez zuten beste kausa ere bazeuden, hala nola nizeatar kredoan gehitutako klausula batek (filioque klausula zeritzonak) eztabaida ere eragin zuen.

Eliza kristaua dotrina, teologia, hizkuntza, politika eta geografia arloetan bereizi zen, eta bien arteko hutsunea ez da desagertu. Are gehiago, ondotik etorri ziren hainbat gertaerak, 1200ean gurutzatuek Konstantinopolis arpilatzeak, areagotu egin zituzten desadostasunak.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1