Zoonosi

Gizakia kutsa dezaketen animalia-gaixotasunen izen generikoa.

Zoonosi (grezieratik ζῷον, zoon, animalia, + νόσος, nosos, gaitza[1]) animalietatik (batez ere ornodunetatik) pertsonetara transmititzen diren gaixotasunei deitzen zaie. Hainbat gaixotasun, hala nola ebola, salmonelosia edo gripea, zoonosiak dira. Zoonosien eragileak bakterioak, birusak eta bizkarroiak dira, animaliak kutsatzen dituztenak. Munduan ezagutzen diren 1415 giza patogenoetatik %61 zoonotikoak dira[2] eta %70 baino gehiagoren jatorria animalia basatietan du[3]. Horrela, lotura zuzena dute albaitaritzarekin[4][5].

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zoonosi
Deskribapena
Motaanimali-gaixotasuna, ostalari-patogeno interakzioa
gaixotasun infekziosoa
Espezialitateainfektologia
Patogenoaren transmisioaespezie arteko transmisio
Identifikatzaileak
DiseasesDB28555
MeSHD015047
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Migratzen duten hegaztiek hemen ez dauden birusak ekar ditzakete hemengo animaliei? Eta horiek zoonotikoak izan daitezke?

Zentzu hertsian, malaria edo dengea bezalako gaixotasunak ez lirateke zoonosiak izango irizpide mugatua erabiltzen bada (animalia ornodunetik gizakiengana transmititzen den gaixotasuna), baina, oro har, zoonositzat jotzen dira, animalia ez-gizakiek transmititzen dituzten patologiak baitira.

Animaliek gizakia kutsatzen dute bi bide hauen bitartez:

Historia

aldatu

Historiaurreko ehiztari-biltzaile taldeak seguruenik oso txikiak ziren gehienetan. Horrelako taldeek seguraski oso gutxitan izaten zituzten harremanak beste taldeekin. Isolamendu horrek mugatu egiten zuen gaixotasun epidemikoen hedapena, izan ere, epidemien zabalkuntza eta hedapena beste pertsona batzuekin maiz egoteko harreman kopuruan datza, batez ere pertsona horiek erantzun immunologiko egokia oraindik garatu ez dutenean. Talde batean irauteko, patogenoak infekzio kronikoa izan behar zuen, kutsatutako ostalarian mantenduz eta kutsakor izanez luzaroan, edo bestela beste espezie batean mantendu giza-ostalariak kutsatu arte. Egia esan, gaixotasun askotan, gizakia hobeto ulertzen da halabeharrezko biktima gisa, ostalari finala baino. Horren adibide dira amorrua, antraxa, tularemia eta Niloko sukarra. Beraz, gaixotasun infekziosoekiko esposizioaren zati handi bat zoonotikoa izan da.

Gaixotasun moderno asko, gaixotasun epidemikoak barne, zoonosi bezala hasi ziren. Zaila da ziurtasunez zehaztea zer gaixotasun jauzi egin zuten animalietatik gizakietara, baina gero-eta froga gehiago daude DNA eta RNA sekuentziazioan adibidez elgorria, baztanga, gripea, GIB eta difteria horrela iritsi zirela. Hotzeri arrunta eta tuberkulosia ere animalia-jatorriko egokitzapenak dira.

Gizakien eta basabizitzaren arteko kontaktua areagotzea da[6] patogeno zoonotiko berriak agertzen laguntzen duen faktore garrantzitsu bat. Egoera hori giza jarduerak naturgune basatiak inbaditzean suertatzen da, edo animalia basatiak giza bizilekuetara lekualdatzean.

Zoonosi nagusiak

aldatu

Zoonosiak patogenoen arabera sailkatu daitezke:

Prionikoak

aldatu

Prioiek eraginak:

Birikoak

aldatu

Birusek eraginak:

Bakterianoak

aldatu

Bakterioek eraginak:

Fungikoak

aldatu

Onddoek eraginak:

Parasitarioak

aldatu

Bizkarroiek eraginak:

Hainbat zoonosi eta haien transmisioa

aldatu

Ondoko taulan zoonosi batzuk, haien eragileak, haien gordailu naturalak eta haien transmisio-bideak ikus daitezke [9]. [10]:

Gaixotasuna Mikrobio patogenoa Gordailua Gaitzaren transmisioa gizakiei
Izurri bubonikoa Yersinia pestis Karraskariak Arkakusoen ziztada
Amorrua Birusa Otsoak, azeriak, zakurrak.... Animalien haginkada
Karbunkoa Bacillus anthracis Animalia belarjaleak Inhalazioa
Bruzelosia Brucella Behiak, ardiak, txerriak... Animalien esnea
Leptospirosia Leptospira Animalia ugaztunak Animalien gernuaren bidez
Tularemia Francisella tularensis Untxiak eta erbiak Intsektuen ziztada
Psitakosia Chlamydia psittaci Txori asko Inhalazioa
Lyme gaitza Borrelia burgdorferi Ugaztunak Akainen ziztada
Hidatidosia Echinococcus granulosus (zestodoa) Zakurrak Zakurren gorozkien bidez
Q sukarra Coxiella burnetii Animalia belarjaleak Esnea hartzean
Toxoplasmosia Toxoplasma gondii (protozooa) Katuak Katuen gorozkien bidez
Sukar horia Birusa Tximinoak Etxoen ziztada
Trikinosia Trichinella spiralis Txerriak Txerrien haragia jatean
Mendi Harritsuetako sukarra Rickettsia rickettsii Untxiak, saguak... Akainen ziztada

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) MOE. Health topics: Zoonoses. (Noiz kontsultatua: 2014-12-18).
  2. Taylor LH, Latham SM, Woolhouse ME. (2001). «Risk factors for human disease emergence» Philos. Trans. R. Soc. Lond., B, Biol. Sci. (1411): 983–9.  doi:10.1098/rstb.2001.0888. PMID 11516376. PMC 1088493..
  3. (Ingelesez) Public health threat of new, reemerging, and neglected zoonoses in the industrialized world. Emerg Infect Dis, 1-7 or.  doi:10.3201/eid1601.081467. PMID 20031035. PMC 2874344. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  4. (Gaztelaniaz) Organización Panamericana de la Salud). Zoonosis y Enfermedades Desatendidas: Intervenciones e Investigacion. (Noiz kontsultatua: 2015-5-21).
  5. (Gaztelaniaz) Steinfeld, Cees; Gerber, Pierre; Wassenaar; Castel, Vincent; Rosales, Mauricio; de Haan. (2009). [http://www.fao.org/3/a0701s/a0701s.pdf La larga sombra del ganado. ] Erroma: FAO, 304 or. ISBN 978-92-5-305571-5..
  6. (Ingelesez) Daszak P, Cunningham AA, Hyatt AD. (2001). «Anthropogenic environmental change and the emergence of infectious diseases in wildlife» Acta Tropica (2): 103–116.  doi:10.1016/S0001-706X(00)00179-0. PMID 11230820..
  7. (Ingelesez) Lee J, Kim SY, Hwang KJ, Ju YR, Woo HJ. «Prion diseases as transmissible zoonotic diseases» Osong Public Health Res Perspect: 57-66.  doi:10.1016/j.phrp.2012.12.008. PMID 24159531. PMC 3747681. (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  8. Osasun saila. (2018ko urriak 3). Sukar exantematiko mediterraneoa zaintza protokoloa. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  9. Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté (1998), 354 orr. ISBN: 84-291-1871-3
  10. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:896-897 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
todo 3