Liburuzainekin "Literatura Unibertsala" lantzeko proiektua abian jarri dugu. Momentuz lehen pausoa eman dugu EJrekin bilduta. Eurei bilera eskatu diegu EIPSrekin. Bestetik, Donostia Kulturari ere azaldu beharko diogu ekimena ostiral honetan. Bertara @Aitzolete eta @Edagit joango dira.
Description
Status | Subtype | Assigned | Task | ||
---|---|---|---|---|---|
Open | None | T181387 Literatura eta Hezkuntza Programa | |||
Open | None | T182807 Liburuzainak - Literatura Unibertsala | |||
Resolved | Aitzolete | T204256 Idazlezainak: irailak 28ko editatoia |
Event Timeline
Atarian beharrezko aldaketak egin ditut jada: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/1.000_artikulu/Literatura
Blogan ere aipatu dut: http://wikimedia.eus/2018/02/literatura-unibertsala-liburuzainekin-landuz/
Aurrekoan @Inaki-LL|k komentatu zidan aukera egon zitekeela EIZIErekin ere zerbait egiteko. Gaur Azkue Fundaziotik esan didate EIZIErekin ikastaro bat dutela eta ea zerbait egin nahi ote dugun eurekin.
Komeniko litzateke kontaktuak partekatzea, zer egingo dugun adostu eta proposamen bakarra eramatea aurrera. Komenigarria ere Iurre zerrenda honetan sartzea.
Zuen esku informatzea, mesedez, bestela niri ez dit egunak ematen.
Bestetik, aurrekoan aipatzen zenidan @Aitzolete ea nola ziurtatu irakasleak egon direla gurekin. Eman begiratu bat honi: https://openbadges.org/
Apuntatu dut tresna @Theklan.
Bestetik, erakutsiko diot Iurre lankideari Phabricator eta sartuko dugu hemen baita. Berak EIZIErekin harreman zuzena dauka eta nahiago nuke bere bitartez hitz egingo bagenu (zentralizatzearren eta ez ibiltzeko bakoitza bere aldetik).
Kaixo, denei.
Ba bai, urte t'erdiz egin nuen lan EIZIEn eta oso harreman ona dut bai bulegariekin baita bazkide batzuekin ere, zerbait entzun dutela eta jakinminez daudela esango nuke.
Pentsatu dezagun zer proposatu diezaiekegun eta eskatuko diegu hitzordu bat. Iñaki, norekin hitz egin zenuen?
Zerrendaren inguruan, uste dut orokorrean autorean zentratu behar dugula eta obrak hurrengo fase baterako utzi, adibidez: Shakespheare-ren Hamlet dago Literatura Unibertsala bilduman, baina gutzienez Sonetoak eta Uda gau bateko ametsa (hau sarean osorik: http://www.eizie.eus/Argitalpenak/aitzindariak/ametzaga) ere badaude euskaraz. Idazle gehiagoren artikuluak egiteko aukera izango genuke, eta obrak bere artikuluaren barruan landu. Atzo Arantxarekin izan genuen bilera eta bera ere horren alde agertu zen. Ondo baderitzozue, nik beste argitaletxeetan dauden obrei begiratu bat eman diet eta proposatuko dut behar direnean zerrendan gehitu daitezken autore batzuk, baita baten bat orain sartu beharrekoa ikusten badut ere.
Kaixo,
Lehengo astean Arantxarekin komentatu nuen zerrendaren gaia. Arantxak azaldu zigun berak proposatu zuen zerrenda egileen artikuluak osatzeko asmoz egin zuela, eta kopurua mugatu egin zuela iaz egindako kopuruari jarraituz (25 artikulu/urtean. Hala ere, ondo iruditu zitzaion "Literatura unibertsala" bildumatik kanpo zer dagoen begiratzea.
Zerrenda generoka begiratuta poesia oso gutxi dago eta eta saiakerarik ez dagoela esango nuke, narratibaren barruan nobela beltza eta zientzia fikziorik ere ez dut ikusi (edo agian ez dut ezagutu). Bestalde, komikia genero bezala aipatzen da baina egilerik ez dugu zerrendan. Idazlezain batzuk ere aipatu didate "hau edo beste hau" falta dela.
"Literatura Unibertsala" bildumatik kanpo euskaraz argitaratuta dagoenaren errepaso azkar bat eta excel dokumentu sortu dut, aurretik genuen zerrenda erlaitz batean eta beste erlaitz batean beste zerrenda bat, gehitu daitezken autore batzuekin. Letra lodiz jada zerrendan dauden autoreak nabarmendu ditut eta berdez berriz nik orain gehitzea proposatzen ditudanak: poesia, eta horren barruan batez ere emakumeak, jatorri anglozentriko edo española ez duten idazleak, eta niri institutu garaian ikasi genituela uste nuen baten bat.
Saiakerarekin eta komikiarekin ez dut horren argi zer gehitu behar genukeen. Montesquieu eta Virginia Woolf esan dezakegu saiakera egileak ere badirela, baina agian besteren bat gehitu genezake. Nor da Norren bilatu daiteke generoka eta saiakeran izen potolo asko daude. Komikiaren nire ezagutza oso mugatua da eta ez dut horren argi ikusten.
Apirilaren 27an, ostiralean, bilera dugu EIZIEko zuzendaritzako kide den Mikel Babianorekin, @Inaki-LL, Arantxa Arzamendi eta ni egongo gara.
Mikelek bere emailean esaten zuena:
EIZIEren helburuen artean daude Literatura Unibertsaleko liburuak euskaratzen laguntzea, horiek sustatzea eta itzultzaileek prozesu osoan duten garrantzia bermatzea eta ikusaraztea.
Horregatik guztiagatik, elkarri lagundu diezaiokegula iruditu zaigu, eta izugarri eskertuko nizuke orain arte esparru honetan egin duzuenaren berri emango bazenit. Oker ez banago, Iurrerekin ere harremanetan zaudete, eta ezinbesteko liburuen zerrenda osatu duzue.
Honakoak egin genitzake: internet bidezko itzulpengintza lehiaketa, Wikipediako artikuluak aberasteko irudien lizentziak lortzen lagundu, liburutegi edo liburudendetan ekitaldiak (Wikipediatik abiatutako artikuluekin eta itzultzaileak bertan direla), eskoletan internet bidezko artikuluak idaztea/itzulpengintza uztartzeko proiektuak etab.
2018-04-27-an egindako bileran hainbat kontu hitz egin ziren. Atxikita duzue laburpena.
Laburbilduz:
- Zerrenda osatzeko laguntza (batez ere poesia falta da)
- Testuak jabego librean jartzeko eskubideak kudeatzeko laguntza.
- Itzultzaileek pasarteak irakurtzeko aukera (Ahotsak)
- Editatoi bat egitea (itzultzailearen egunaren inguruan, irailak 30)
- Urte amaierako ekitaldi bat egitea (azaroaren 26a)
- Agian zerbait Durangoko Azokan?
EIZIEk poesiarekin ezin du lagundu, SUSA (Munduko Poesia Kaierak) aipatzen dute ordezko.
Beste guztian elkarlanerako prest.
Egutegi zirriborroa:
- Ekainak 22. EIZIEren webgunean eta NorDaNorren topatu daiteken informazioaren aurkezpena (konfirmatzeko, Bego Montorio, itzultzaile eta EHUko irakasle)
- Irailak 28? (Irailak 30 Itzultzaileen eguna). Editatoia EIZIErekin. Espazio/ekintza ezberdinak. Proposamena:
- Artikuluak idatzi
- Ahots grabaketak
- Argazkiak
- Parte-hartzaile berriak baditugu, hastapen ikastaro bat.
- ...
- Azaroak 26 CLUB Aretoan Jendaurreko saioa EIZIErekin. Edukia zehazteke.
- Abenduan zehar - Literatura unibertsalaren txokoa liburutegietan
- Kartel bat
- Artikuluen liburuak
- Literatura unibertsaleko lanen aukeraketa bat (liburutegi bakoitzak egiteko)
- Abenduak 5-9 Durangoko Azokan?
Larunbata honetan Literaturian dugun saioarekin batera EIZIEk beste bat izango du paraleloan. Agian interesgarria izan daiteke eurekin egotea, ezta?
Bilerako puntuei dagokionez:
- Ondo legoke jada domeinu publikoan dauden obren itzulpenen lizentziak edukitzea, Wikitekarako. Badakit itzultzaileek ere badituztela egile eskubideak, baina ziur naiz urte batzuk pasata itzulpen horiek domeinu publikoan uzteko arazorik ez dutela.
- Guretzat garrantzitsuena, baina, ez dira testuak, baizik eta eurek egileen inguruan egiten dituzten txostenak. Horiek dira, nire ustez, editatoi batean igo beharko zituzten testuak.
- Itzulpenak irakurtzea, idazlezainekin egiten dugun bezala, aukera bikaina da. Ez dugu audioliburu oso bat osatuko, baina gutxienez pasarte esanguratsu batzuk obra ezberdinenak. Horrek librean uzten ditu testuak eta, gainera, asko aberasten du gure proiektua. ADI! Libreak diren obrenak baino ezingo ziren irakurri.
- Literatura Unibertsala proiektuan parte hartzeko boluntarioak lortzea izan beharko zen helburua, liburuzainekin bat.
Iraileko editatoia momentu egokia izan daiteke itzultzaileei ekimenaren
berri emateko, interesa daukatenak trebatzeko eta grabazioak burutzeko.
Dena batean. Ekainean lehenbiziko hurbilpen bat egingo dugu, Nor da Nor
http://nordanor.eus/ datu-basea Wikipedian erabiltzeko aukerak aztertuz.
Itzultzaileek egileei buruz egindako txostenak ere aztertu genitzake.
Gainerakoan, larunbatean elkarrekin egotea ondo ikusten dut, ezagutze
aldera. Baina kontu formalak (noiz zer egin eta abar) zehaztea Irurreren
esku utziko nuke, berak darama-eta gaia hasieratik.
Aitzolekin ados. Badugu solaskide bat eta gai horiei buruz hitz egiten hasi gara berarekin, nik bide hori jarraituko nuke. Orokorra adostu dugu eta orain gauza konkretuak eskatzen hasi behar dugu.
- Pasarteak grabatzea: lanean ari garen egileen lanekin hasiko naiz (asko daude jabego librean, egingo dut zerrenda bat).
- Itzultzaileen hitzaurreak eskatu ditugu lanerako material moduan, baina ez igotzeko. Wikitekara igotzea proposatzen duzu zuk?
- Domeinu publikoan dauden obra asko armiarman eta e-liburutegian badaude ja osorik eta beraiek proposatu zuten horiek wikipediaren bidez ere askatzea. Prozesua zein den ulertzea ondo etorriko litzaidake.
- Boluntarioak lortzen saiatzeko nik iraileko saioa baliatuko nuke. Horretarako aurre-lan bat egin behar genuke, egiten ari garen lana aurretik EIZIEko bazkideei aurretik azalduz, deialdia egiten dugunean/dutenean lehen notizia ez izateko.
Ondo iruditzen zait informalki elkartzen saiatzea, galdetuko dut nor joango den larunbatean. Ikusi dut irakurraldia 13:00etan dela Antoniano aretoan. Ni ere saiatuko nintzake agertzen. Konfirmatzen badidazue egingo dut kontaktua.
Wikitekara obra osoak igo behar dira, ez hitzaurreak. Horiek interesgarriak dira Wikipediako artikuluak osatzeko. Domeinu publikoan dauden obrak horien lizentzia argitzea da kontua, itzulpenek beste lizentzia bat dutelako. Egokiena izango litzateke euren baimena izatea horretarako, eta berriro maketatuko genituzke, beraz, Wikitekan.
Wikitekaren azalean ikusi ditut:
- Franz Kafka - Metamorfosia
- Lev Tolstoi - Zenbat lur behar ditu gizon batek? (Tolstoi zerrendan dago, baina lana ez, uste dut ez dagoela amaituta)
Beste proiekturen batean ari bazarete testu hauekin lanean koordinatzea komeni zaigu (ez lana bikoizteko batez ere).
Bi galdera:
- Copyright bortxaketan zer egin behar da Wikitekan?
- Copyright bortxaketa ez izateko nola kudeatu beharko litzake baimena kasu honetan (irudien kasuan argi dut OTRSarena, baina hemen?)
Eta beste bat:
- ze lege hartu behar da kontuan?
Ikusi dut Wikisource (EEBB legea) eta Bibliowikik (Kanadiar legea) eduki desberdinak dituztela kasu batzuetan, "Copyright renewal" delakoagatik.
Wikitekarako eta ahotsak grabatzeko egokiak diren egile/lanen zerrenda bat osatzen ari naiz eta garrantzitsua da hau zehaztea.
Adibidez:
Since Leonard Woolf renewed the copyright for most of Virginia’s book in the United States during the 1940s and 50s, most of Woolf’s books are still copyrighted in the U.S., except for a few of her books published before 1923, such as Jacob’s Room and The Voyage Out.
Europar legeari jarraituz jabego publikoan daude, baina ez EEBBetan.
Wikitekan copyright bortxaketa horiek ezabatu behar dira. Kontua da batzuk Armiarmako Klasikoen Gordailutik atera direla, eta hortxe jartzen du lizentzia librea dutela... baina ez da egia.
Copyright bortxaketak ez izateko egin beharrekoa da ea jatorrizko obrak lizentzia librea duen jakin eta, ondoren, itzultzailearenak oraindik copyrighta badu bere baimena beharko litzateke argitaratzeko.
Kontuan hartu behar den legeena ere eztabaida korapilotsua da. AEBn izan behar da libre, bertan dagoelako zerbitzaria, baina aldi berean jatorrizko herrialdearena ere. Adibidez, zerbait izan daiteke librea Ipar Euskal Herrian (egilea hil eta 70 urtera) baina ez Hego Euskal Herrian (egilea hil eta 80 urtera).
Beraz... komenigarria dena da klasikoen itzulpen horien lizentzia lortzea, eta egile garaikideena ez du merezi denbora gehiegi emateak.
Ados, egilearen jatorrizko herrialdean eta EEBBetan behar dute libre.
Itzultzaileak sinatu beharreko baimenaren eredurik baduzue?
Gaur izan naiz EIZIEko bulegariarekin hizketan (LU bilduma kudeatzen duen pertsona). e-liburutegian jabego publikoan jarrita daudenekin hastea da errazena (zerrenda pasatuko digu), arrazoiak:
- Jada itzultzaileek baimena eman dute behin (baina... e-liburutegian "Attribution-NonCommercial 4.0" baimenarekin daude jarrita).
- Testu osoak word-en prest daude (gehienak xuxen pasatuta).
Azalpen bat prestatuko dut. Zerrenda horretatik nondik hasi ere proposatuko dut (esango didate zein itzultzailerekin dugun baietz esateko aukera handiagoa). Ea lehen bait lehen ziklo osoa egiteko lan baten baimena lortzen dudan, froga egiteko.
Galdera garrantzitsu bat: nork maketatuko luke Wikitekarako?
Non-commercial arazo bat izan daiteke. Itzultzaileek eman beharreko baimena OTRS bat izan daiteke: https://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:OTRS/es. Hala ere, hori Commonsera fitxategiak igotzeko izango zen. Wikitekara igotzeko ez badugu originala behar, nahikoa da baimena nolabait adieraztearekin (nire ustez).
EIZIErekin jarraitu dut lanean, oraindik zehazteko asko gelditzen da baina pare bat gauza adostu ditugu:
- Testu osoak Wikitekarako: Creative Commons erabilera ez komertzialerako lizentzia nahikoa zela uste zuten, horregatik (momentuz behintzat) ez dute eskubide hauek lortzen lagunduko.
- Pasarteak grabatu eta itzultzaileen irudiak lortu: Bazkideei mezu bat bidali dio EIZIEk, proiektuaren berri emanez eta literatura unibertsala itzuli duten itzultzaile batzuekin kontaktuan jarriko garela esanez. Bazkide gehienekin NdN datu basearen bidez egin dezakegu kontaktua (emaila zuzenean jasotzen dutelako), besteekin edo bazkide ez direnekin kontaktuan jartzen ere lagunduko digute.
- Iraileko editatoiaren gaia hurrengo zuzendaritza bileran eztabaidatu nahi zuten erantzun bat eman aurretik.
Kontaktuak egiten hasteko kriterio batzuk izateko zerrenda bat osatu dut egilearen heriotza data, eta lanaren argitaratze urtea gehituz. Berdez markatu ditut nire ustez jabego publikoan daudenak, laranjaz zalantzazkoak. Eta edizio desberdinetako berezitasun batzuk ere jarri ditut oharretan.
Lehenengoari dagokionez, ez badute horretan lagunduko, ulertzen dut ezingo ditugula eduki testuak, ezta? Hau da, Excel horretan jarritako berde, laranja zein zuriak ezin ditugula inolaz ere argitaratu, baimenik ez dugulako.
Zuzendu nazazu horrela ez bada, mesedez.
Elkarteak ez digu lagunduko baimen horiek lortzen (momentuz behintzat), orain arte bultzatu dutenaren kontra doalako. Baina oztopatu ere ez dute egingo ekimena. Ahotsak grabatzeko kontaktuan jarriko gara itzultzaileekin eta guk egingo diegu eskaria, adibidez ahotsen grabaketa egiten dugun bitartean, itzultzaileak onartzen badu, arazorik ez dugu.
Berdez jarri ditut nire ustez jabego publikoan daudenak ziur. Laranjaz daude arazoren bat izan dezaketenak (EEBBn egilearen lan batzuk bai, besteak ez, adibidez, edo gurean eta EEBBtan bai baina jatorrizko herrialdean ez). Txuriz jabego publikoan ez daudenak.
Beti ere zainduz ez izatea edizio berri bat eta kalean salgai dagoena oraindik (Hamlet edo Gailur Ekaiztsuak kasu), argitaletxearen kontra ere ez genuke egin nahi eta.
This task has been assigned to the same task owner for more than two years. Resetting task assignee due to inactivity, to decrease task cookie-licking and to get a slightly more realistic overview of plans. Please feel free to assign this task to yourself again if you still realistically work or plan to work on this task - it would be welcome!
For tips how to manage individual work in Phabricator (noisy notifications, lists of task, etc.), see https://phabricator.wikimedia.org/T228575#6237124 for available options.
(For the records, two emails were sent to assignee addresses before resetting assignees. See T228575 for more info and for potential feedback. Thanks!)